Lmentala 25. zk. / nº 25 - 2014ko azaroa/noviembre 2014
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Osasun Mentaleko Zentroetako (Helduak) pazienteen iritzi-inkesten emaitzak

Irailean Osasun Mentaleko Zentroetako (OMZ) paziente-lagin bati inkesta egin zitzaion hiru herrialde historikoetan. Inkesta korporatibo hauek bi urtean behin egiten dira; eta lehenengo aldiz, emaitzetako batzuk ebaluatuko dira BOMSek Osasun Sailaren Lurralde Ordezkaritzarekin sinatzen duen Programa Kontratuan.

Osasun mentaleko beste bi sareetako txosten korporatiboak jaso artean, Bizkaikoei erreparaturik, ikusten da emaitzak oso onak izan direla. Bejondeiela OMZetako profesionalei!

Beheko estekan ikusgai dago BOMSeko txostena.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Inkestaren emaitzak

Mezu seguru bat hilero. Azaroa: Zaindu zure osasuna etxean, lanean. Beti

I.M. & J.F.

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

Depot kafe bat hartu nahi?

Bada, hara non egoiliar-denbora hasi dugun urtean bertan Psikiatriaren Munduko Biltzarra egiten den Madrilen. Hara heltzean aurkituko genuena erabat garbi eduki gabe, prest geunden gure eskura jartzen zen informazio guztia xurgatzeko (hori bai, gehiegi iragazteko inolako asmorik gabe).

Madrileko ipar-ekialdean galdutako ostatu batera heldu ginen. Zabaltzeko prozesuan ari ziren eta marinel itxurako gizon jatorra zuen buru. Toki bitxi hartan elkartu ginen zenbait herrialdetako psikitragai batzuk, eta esan beharra dago aparteko osagai horrek esperientziari zaporea eman ziola.

(erantsitako artxiboan jarraitzen du)

Gregorio Montero eta David Peralta (BME I UDM-BOMS)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Testu osoa

Argazki bilduma

Historia Klinikoaren legezko araudiari buruzko tailerra Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen XIII. bileran

Joan den urriaren 3an, Arantzazun egindako Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen XIII. bileraren harira, BOMSeko bi psikiatrak –Juan Medrano Albeniz eta Luis Pacheco Yañez- tailer bat koordinatu zuten historia klinikoaren legezko araudiari buruz, bereziki Osasun Mentaleko esparrura egokiturik.

Zehatzago esanda, Luis Pachecok historia klinikoaren alderdi legal nagusiei buruz hitz egin zuen eta Juan Medranok azaldu zituen profesionalen eta pazienteen eskubideak eta betebeharrak haren gainean.

Parte hartu zuen Iñaki Madariaga Zamalloak ere; bera Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Psikiatriako Unitateko burua da. Ebazpen judizial batzuk komentatu zituen, osasun arloko profesionalen aurka emandakoak arrazoi ezberdinak zirela medio: historia klinikoei bidegabe heltzea, sekretu profesionala ez gordetzea eta gehiegizko oharrak idaztea historia klinikoetan.

Aipaturiko tailerrean indarra egin zen Eusko Jaurlaritzaren 38/2012 Dekretuan, zeren arau bereziki garrantzitsua baita gure osasun asistentzian. Dekretua, “historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa”, bete beharrekoa da arlo publikoan zein pribatuan.

(Aipaturiko dokumentuaren PDF artxiboa erantsi da)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Eusko Jaurlaritzaren 38/2012 Dekretua, “historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa”

Zotero

Zotero erreferentzia blbliografikoen kudeatzaile bat da. Dohainik deskargatzen da eta ahalbidetzen du informazio iturri ezberdinetan aurkitutako erreferentzia bibliografikoak gordetzea eta kudeatzea era eraginkorrean; besteak beste: Pubmed-ean, Google Scholar-ean eta aldizkari medikuetan ere bai. Gainera, bateragarria da Wordekin eta beste testu prozesadoreekin, eta automatikoki uzten digu bibliografia sortzen hainbat estilotan.

I. ZATIA.- Erreferentziak instalatzea eta gordetzea.

Lehenengo tutoretza txiki honetan ikusiko dugu Zotero nola deskargatu eta instalatu, bildumak nola sortu eta nola jakin Zoterok erreferentzia bat edo gehiago lortu duen web orri batean gero gorde ahal izateko.

María García-Puente. BOMSeko liburutegia.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. ZOTERO. I. zatia: instalazioa eta erreferentziak gordetzea.
TXOKO-BOMS

Ekarrizketa Rotsitari (Mª Carmen Rodríguez)

Con el perfume de la rosa te dejo mi cariño,
escribiendo en los pliegues blancos de mi alma
con mi pluma un poema.

Rotsita

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekarrizketa Rotsitari (Mª Carmen Rodríguez)
PERISKOPIOA

Hemerotekako sagua - 2014ko urria

Atal honetan albiste batzuk jasotzen ditugu. Euskadiko hedabideetan argitaratu dira eta osasun mentalaren arloari lotuta daude.

Urriko artikuluak honako hauek dira (edizioa itxi arte):

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Hemerotekako sagua - 2014ko urria
LEHENENGO PERTSONAN

Txangoa Urdaibaiko Biosfera Erreserban zehar

Bermeoko Eguneko Ospitaletik Lmentalako lagun guztiekin partekatu nahi dugu gure talde osoak egindako beste txango bat.

Udazkenari ongi etorria emateko asmoz, joan den urriaren 2an “Urandere” txalupatzarrean ontziratu ginen Mundakako portuan, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzerantz abiatu ginen. Ibilbide ederra are gehiago aberastu zuten Edorta Jimenez Ormaetxearen eskutik jasotako azalpenek. Mundakar filologo polifazetiko eta idazle dugu Edorta. Bere ahotik xehetasunak ikasi genituen itsasadarreko antzinako eta gaurko historiari eta urbazterretako herriei buruz. Iñaki Markuerkiaga lemari genuela, bidaia atsegina egin genuen hegaztien artean: lertxun hauskarak, lertxuntxoak, antxeta mokogorriak, ubarroiak eta arrano arrantzaleak (azken hauek berriro ari dira ugaltzen, hamarkada batzuetan desagertu eta gero); ontziak noizbehinkako geldialdiak egiten zituen inguru zoragarria entzun eta miretsi ahal izateko.

Itsasontziak Muruetaraino nabigatu zuen, izen bereko ontziolen parera, eta han lehorreratu ginen euren XIX. mendeko Tejera ezagutu eta miresteko. Handik berriro abiatu ginen porturantz, itsasoari duela urte asko irabazitako paduren artean, Mundakako uhinean gora eta behera joatearen (“goraberie”) emozioaz.
Txango zoragarria aprobetxatu genuen gure lankide Isabel Perteagudori agur esateko, berak bidea jarraituko baitu beste eskualde batean.
Hemendik gainerako zentrokoei adore eman nahi dizuegu txango gidatu hau egiteko, zeren gure taldekideei sentsazio berberak piztu dizkien: lasaitasuna, baretasuna, bakea, bizia, esker ona eta mugagabetasuna. Badakigu, horregatik, berriro egingo dugula.

Orria kontsulta daiteke helbide honetan: Urdaibaion.com

Elena Ayneto eta Carmen Devesa, Bermeoko Eguneko Ospitalea

Erlazionaturiko Loturak

  1. Urdaibaion

Argazki bilduma

2014/15eko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

TALDEA- PUNTUAK

BILBAO 3
MANUENE 3
BARAKA 3
GASTEIZ 3
S.J.D. MONDRAGON 1
ZAMUDIO 1
A.D. GORANTZA 0
URIBEKOSTA 0
ARGIA 0
DURANGO 0
ERMUA 0
ERAGINTZA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

Zorionak 5. urtebetetzean!

Lmentalaren aurreko ale batean atzera begiratzen genuen, gaur egun dagoeneko helduak diren OMZetarantz. Oraingo honetan oroitzapenen kutxatik atera dugu udal egunkari baten prentsa ohar bat. Horretan gaurko BOMSaren lehenengo urratsen berri ematen zen.

Uribe-Algorta OMZaren bosgarren urteurrena aipatzen zen (garai hartan Consorcio Uribe-Costa izena zuen); baina ordurako bazeuden zabalik 3.000 historia kliniko. Deigarria da horietako %9, ez besterik, sendi-medikuek bidali izana; aldiz, %33 familiaren ekimenez sortuak ziren eta %9 interesdunak eskatu zuelako. Begi bistakoa da zentroa komunitateari lotuta jaio zela, ikusita auzokideen koordinazio eta parte hartze jarduerak. Eta berdin gertatzen zen Lehenengo Mailako Arreta-sistemarekin koordinatzeko bokazioan, nahiz eta artean eguneko osasun zentroak ez zeuden jardunean. Datu horiek guztiek gogoeta egitera bultzatzen gaituzte ikusi ahal izateko hamarkada hauetan asistentzia-jardueran eman den bilakaera praktikoa.

Hau bezalako agiriek adore ematen dute berreskuratzeko, atal honen bidez, edozeinek maitasun historikoaz gordeta eduki dezakeen beste antzerakoren bat.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Consorcio Uribe-Costaren bosgarren urteurrena
ATSEDENALDIA

Zoroen eta zoro-zaintzaileen txisteak haurrei eta gazteei zuzendutako prentsan. (IX) Almanaque de locos, 1962, 2. zatia

1946. eta 1963. urteen artean Editorial Valenciana-k, herrialdeko enpresa editorial garrantzitsuenetako batek, urtean behin komiki bat argitaratu zuen, pertsonaia finkorik gabe, “Almanaque de Locos” izen generikoarekin. Umorezko aldizkari txikiak istorio laburrak eta txisteak biltzen zituen; horien bitartez zoroaren eta eromenaren gai bakarrak jorratzen zituen, garaian horien gainean zegoen irudian oinarrituta. Orain argitalpenak aukera ematen digu gogoeta egiteko buruko gaixotasunaren inguruan, herriaren ikuspuntutik eta baloreetatik, bazter utzita balore estetikoa eta umoristikoa, nahiz eta azken horiek ere zuek gozatzea espero dugun.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Almanaque de locos. Editorial Valenciana, 1962 B

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Laura Alonso Pérez (L.A.), Garbiñe Apraiz Urigüen, Elena Ayneto Pardina, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Carmen Devesa Pardo, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, José Luis Fidalgo Centeno (J.F.), Enrique González Arza (E.G.), María García-Puente Sánchez (M.G.), Mónica López Ortiz (M.L.), Isabel Macías Romero (I.M.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Gregorio Montero González, David Peralta Donner, Mª Carmen Rodríguez Rodríguez (Rotsita).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <