Lmentala 66. zk. / nº 66 - 2018ko uztaila / julio 2018
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

“Parte Hartu” abian da dagoeneko

“Parte Hartu” aplikazioaren bitartez ideiak proposatu ahal dituzu, Osakidetzako edo zure laneko gauzak hobetzeko. Bertan bilduko dira, adibidez, herritarrei arreta hobea emateko ideiak, edo hobetzeko laneko antolakuntza, langileen gogobetetzea, eta abar. Gauza txikiak ere aintzat hartuko dira, zure zentroari buruzkoak, eta BOMSi edo Osakidetza osoari lotutakoak.

Sarbidea Intraneten dago (beherago ikusiko duzu nola sartu “Parte Hartu” esparruan). Osakidetzako langile guztiek erabil dezakete aplikazioa, eta gure lankideek emandako ideiak Ikusi. Gainera, gustuko dituzun ideien aldeko boza ere eman dezakezu.

Osakidetzako erakunde bakoitzean arduradun batek jasoko ditu gerora baloratuko diren ideiak. Baldin eta erakundearekin soilik zer ikusirik behar badute, eta egingarriak badira, zuzendaritzak berak bultzatuko eta abian jarriko ditu. Beste erakunderen batek ere erabiltzeko modukoak badira, Osakidetzako ordezkari batzuek bilera batean eztabaidatu eta aukeratuko dituzte 5 ideiarik onenak. Osakidetzako zuzendaritzak berrikusiko ditu ideia horiek eta, beharrezkoak diren baliabideak erabiliz, aurrera eramango ditu.

Balorazio-sistema iaz hasi zen erabiltzen, eta harrez gero 5 ideia zabaldu dira. Batzuk gauzaturik daude dagoeneko (Adibidez, osasun zentroetako administrariek ikusi ahal izatea paziente batek dituen hitzordu guztiak), eta beste batzuk garatzeko bidean daude (kontratuak sinadura digitalez izenpetu ahal izatea, tabakoari uzteko on line plataforma bat prestatzea, eta abar).

Uztailaren 6an beste “5 ideia bikain” baloratuko ditu Osakidetzak. Horietako bat izango da pazientearen argazkia eranstea historia klinikoari (informazio gehiago emango dizuegu Lmentalan gaiari buruz).

Tira, animatu zure ideiak ekartzera, eta baita bozkatzera ere gustukoen dituzuenak. Jakizue “ideia bikainak” aukeratzeko orduan aintzat hartzen dela profesionalek egindako bozketa.


M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Parte Hartuari buruz informazia
  2. Nola sartu “Parte Hartu”n

Ospitalizazioaren ordezko aukeren VI. Jardunaldia Barruko eskualdean: sendiaren zeregina “ordezko aukeretan”

Joan den maiatzean egin zen ospitalizazioaren ordezko aukeren VI. Jardunaldia Barrualdeko Eskualdean, Durangoko Eguneko Ospitalean.

Horrela bukatu da duela bi urte hasi genuen trilogia. Lehenengo batean pazientea hartzen genuen ardatz, aditu gisa bere kontuetan; iaz hitz beste egin genuen, eta jorratu “lekuaren” gaia. Izan ere, pazienteek eta profesionalok toki sortzailea eta gogotsua eraiki behar dugu elkarrekin. Eta azkenik, oraingo honetan, heldu diogu familiaren zereginari, “ordezko aukerei” dagokionez, asistentziaren esparruan.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Memoria VII Encuentro Alternativas C.I.: Planes de Atención Individualizada compartidos.

Argazki bilduma

Zamudioko Ospitaleko Errehabiltazioko Eguneko Ospitalean

Ekainaren 7an, Andoni Astiazaran Abio etorri zitzaigun bisitan bere lagunekin, hezita dituen txakurrekin. Andonik txakurrak hezten ditu, eta zehatz-mehatz azaldu zizkigun “gizakiaren lagun” hauen funtzioak.
Asmoa zen buruko patologiei begira eskaintzen dituzten funtzio horiek aurkeztea: bakardadearen sentsazioa hobetzea; komunikazioa, pertsonen arteko harremanak erraztea. Maitasuna ezeren truke emateak pizten du bestearen afektua, hobeto sentiarazten du pertsona, kariñoa jaso eta emanez.

Zoragarria izan zen. Unitate guztietakoak joan ziren, eta boluntarioak eskatu ziren saltxitxa bat emateko txakurrei. Horrela bete zen lehen helburua: “Animaliaren konfiantza irabaztea”. Gero, erabaki zen pazienteek txakurrekin eta txakurren artean paseatzea, animalia horiek sufritzen duten pertsonei ematen dieten laguntasuna eta afektua sentitzeko. Hurbiltasuna eta konfiantza senti zezaten, paziente boluntario bakoitzak nahi izan zuen animaliarekin paseatu zuen, etzaten utzi zitzaien, jauzi egiten edo beren ondoan esertzen.

Ikuskizun zirraragarria izan zen, langile zein pazienteen laztan eta emozioez betetako giro batean, animalia zintzo hauei protagonismoa emanez; askok norbere arazoak bazter utzita. Guztien izenean, eskerrik asko, Andoni, egun hartan eskaini zenigun “opari” eder harengatik.

Ainare Madariaga y Elena Rodríguez Seoane
Zamudioko Ospitaleko Errehabiltazioko Eguneko Ospitalea

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

BOMSeko IX. Jardunaldiak

Ekainaren 14an eta 15ean izan da Sareko langileontzako urteroko hitzordua: BOMSeko IX. Jardunaldiak. Aurreko urteetan bezala, mahai-inguruak, asistentzia arloko esperientziak eta tailerrak izan dira bertan. Ia 300 lagunek eman dute izena Jardunaldietan, eta 150ek zenbait tailerretan. Asistentziaren arloko 17 esperientzia aurkeztu dituzte sareko zenbait zentro eta zerbitzutako langileek; formatu arin eta anitza erabili dute merezi duten zabalkundea askotan lortzen ez duten ekimen hauek aurkezteko. Jardunaldi hauen inguruan BOMSeko 2018-2021eko Plan estrategikoa aurkeztu da jende aurrean.

Jardunaldiak amaitzeko omenaldi bat egin zitzaion Isabel Aquesolori, gerentziako idazkari eta jardunaldiok antolatzeko benetako motorea izan denari, 1998. urtean antolatzen hasi zirenetik, Zamudioko Ospitaletik garai hartan.


J.J. Uriarte

Erlazionaturiko Loturak

  1. BOMSeko IX. Jardunaldiak
  2. Repositorio (2016-2018) de presentaciones de mesas, experiencias asistenciales y talleres
  3. Homenaje a Isabel Aquesolo (video y fotos)

Argazki bilduma

BOMSeko esperientziak IX. Jardunaldietan

BOMSeko IX. Jardunaldietan bigarrenez antolatu dira berariazko bi mahai, BOMS guztian orain egiten ari diren proiektuen aurkezpena egiteko. Ekimen horren asmoa da, iazkoan bezala, proiektuok bultzatzen ari diren pertsonei aukera ematea partekatzeko, eta ahalik eta pertsona gehienek parte har dezaten. Mahai horien bidez, nahi dena da egindako lana aintzatetsi, langileen arteko hurbiltasuna eta iritziak bateratzea lortu, eta beste lankide batzuk ere animatu.

Aurkezteko honelako formatua ezarri zen: 5 diapositiba, gehienez, eta 8 minutuko ahozko jarduna. 17 aurkezpen egon ziren.

Esperientzia interesgarria izan zen bai bertaratu zirenentzat, bat komunikatzaileentzat, eta espero dugu formatua sendotzea aurrerantzean.

Hemen daude aurkeztutako 17 komunikazioak. Kontuan izan behar da aurkezleak agertzen diren arren, askotan atzetik talde handiago dagoela.


Mariasun Garay, Jose J. Uriarte, Óscar Martínez.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 00. 2018 Listado completo de comunicaciones Experiencias Asistenciales
  2. 01. Isabel Pamparacuatro Martín, Mª Jesús Irastorza Eguzkiza.. Presentación del Programa de Tratamiento Intensivo para Adolescentes de la Red de Salud Mental de Bizkaia
  3. 02. Begoña Iriarte Campo, Mariasun Garay Arostegui, Lucía Pérez Cabeza, José Juan Uriarte Uriarte. Pilotaje de planes compartidos. HoNOS autopercibida.
  4. 03. Marian Meaza Santos, Lara Repeto Zilbermann, Miren Guerrero Azurmendi. Intervención grupal para afrontar síntomas psicóticos resistentes, basada en la aceptación y atención plena.
  5. 04. Eneko Gutiérrez Gómez. Proyecto piloto: Voluntariado y participación social en usuarios del hospital de día de Basauri.
  6. 05. Agurtzane Urteaga Martín, Juan Rebolledo Portela, Esteban Martínez Larrauri. Creación de un huerto ecológico como forma de actividad terapéutica en pacientes con trastorno mental.
  7. 06. Olaia Euba García, Uxue Picaza Ereño, Marta Torreblanca Pacheco. Vuelta a los clásicos…
  8. 07. Uxue Picaza Ereño, Olaia Euba García, Marta Torreblanca Pacheco, Fabiola Tenería Astondoa. Revisión de la Clínica Depot hospitalaria. ¿Tiene sentido dotarla de recursos de alta intensidad?
  9. 08. Jerónimo M. García San Cornelio. Cuestionarios para determinar problemas derivados del consumo de cannabis.
  10. 09. Francisco Javier Pérez Vázquez. El Educador Social en el HD Manuene.
  11. 10. Begoña De Miguel Burgueño. Hipnosis clínica: una experiencia.
  12. 11. Begoña Hernani Burzaco, Inmaculada Iriondo Maguregui. Filmoterapia. El cine mejora las arrugas prefrontales.
  13. 12. Eva Garnica de Cos. “Gamificación” para en la formación de residentes
  14. 13. Olga Olivas Gallego. Jornadas de encuentro de” Alternativas” en Comarca Interior.
  15. 14. Joaquín Ponte Velón, Beatriz Gil Marqués. La lectura fácil, un entretenimiento para la rehabilitación.
  16. 15. Josune Martínez Magunacelaya, Jose Manuel Díaz Zorrozua, Ainhoa Valenciano Gónzalez. Lectura fácil, experiencias prácticas en la RSMB: consentimiento informado sobre contención mecánica.
  17. 17. Enrique González Arza, Gaizka Portillo Benito, Leire Erkoreka Anda, Aritz Martinez de Osaba Franquet, Juan Antonio García González, Carmen Sampedro Vidaurre, Julen Cáceres Iriondo, Carmen Bilbao Amezaga. PackTech: Formación para la transformación digital de la RSMB.

Erlazionaturiko Loturak

  1. 12. Eva Garnica de Cos. Sala de escape en Zamudio (VIDEO)
  2. 16. Nuria Martínez Montiel. Lectura fácil, experiencias prácticas en la RSMB: Contrato Terapéutico en el Programa TIEP (VIDEO)

Atapuercatik Sapiensengana, eta Sapiensengandik BOMSeko egoiliarrengana

Talde-jarduera zientifikoa antolatu zen joan den ekainaren 7an, egoiliar berriei ongietorria emateko. Atapuercako aztarnategia ikustera joan zen BOMSeko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionaleko egoiliarren taldea.

Eguradiak ozta-ozta lagundu zuen; bisitaren ondoren bazkaldu eta Burgosko Giza Eboluzioaren Museora joan ginen. Bisita biak oso gomendagarriak dira.

Eva Garnica.

Argazki bilduma

Egin berri dira Eboluzioari eta neurozientziari buruzko Estatuko II. Jardunaldiak

Bizkaiko eta Arabako Osasun mentaleko psikiatrek antolatu dituzte maiatzaren 24an eta 25ean Deustuko Unibertsitateko auditoriumean egindako jardunaldiak, eta BOMSek eta Deustuko Unibertsitateak bultzatu dituzte.

Jardunaldiek interesa zientifikoa eta dibulgaziozkoa dituzte, eta beroietan ia 300 lagunek eman dute izena doanik.

Txostengile batzuek ikuspuntu eboluzionistatik hitz egin ziguten primateak ez diren animaliez, gizakiak ez diren primateez, sapiens ez diren gizakiez (batez ere, neardentalak), eta azkenik, sapiensei buruz. Jorratu ziren, halaber, ehiztari-biltzaile tribuen gaixotasun mentala, eta psikopatologiaren gaia ikuspegi eboluzionistatik.


Eva Garnica

Argazki bilduma

TXOKO-BOMS

Mariví Herreroren erretiroa

Joan den ostiralean erretiroa hartu du beste lankide batek. Oraingoan Marivi Herrerori egokitu zaio erretiroa hartzea. 35 urtez oso gustura egin dugu lan berarekin. Marivik “lorratza” eta “hutsunea” utziko ditu zerbitzuan.

Lorratz eta hutsune horiek lehen ere utzi dizkigute beste lankide batzuek; ez ditugu aipatuko, inor ez ahazteko. Denak langile ikaragarri onak, bertute onekoak: humanitatea, zuzentasuna, onberatasuna, eskuzabaltasuna, antolakuntza, zentzuna, umorea, enpatiarako gaitasuna…Elkarrekin esperientziak partekatu ditugu, bai pertsonalak, bai lan arlokoak. Denbora gehiago eman dugu elkarrekin familiarekin baino, eta horregatik sortu da gure artean maitasun zintzoa. Gero eta beterano gutxiago geratzen gara gure lan-ibilidearen amaiera ikusten ari den ospitale psikiatriko honetan. Hori dela eta, beste norbait joaten denean, gure zatitxo bat ere joaten da berarekin.

Hemendik gogoratu nahi ditugu bihotz-bihotzez, Errehabilitazioko unitatetik lehen joan zirenak; besarkada handi bat zuretzat, Marivi; zorte ona opa nahi dizugu hasiko duzun garai berri honetan, hainbestetan helduko zinela amets egin duzun garai honetan.

Zure hutsunea igarriko dugu.

Elena Rodríguez Seoane, Zamudioko Ospitaleko Errehabilitazioko Unitatetik

Argazki bilduma

PERISKOPIOA

INFAC buletinak osasun mentaleko sareak antzatetsi ditu

Pozgarria eta harro egoteko modukoa da Lmentalako periskopioa altxatzea eta aurkitzea INFAC buletinak aintzatetsi duela osasun mentaleko sareek egiten duten informazio-lana, profesionalei helarazteko zeintzuk diren azido balproikoaren albo-ondorioak, eta jakinarazteko botikaren erabilera murriztuta dagoela haurdun geratzeko adinean dauden emakumeen kasuan. Egiaztatu da azido balproikoa haurdunaldian hartzeak, alde batetik malformazioak eragin ditzakeela haurrengan; eta bestetik, zenbait arazo euren garapen kognitibo eta motorrean.

Osakidetzako osasun mentaleko hiru sareek duela 3 urte baino gehiagotik arazoaz ohartarazten die profesionalei, bai aurrez-aurrekoetan, bai Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak argitaratzen duen Psikofarmakologia Buletinaren bitartez.

Zorionak BOMSeko Psikofarmakologiako Buletineko lantaldeari!


M.L.

Erlazionaturiko Loturak

  1. INFAC

Maiatzaren 20a, Erotasunaren Harrotasun eguna

Duela hilabete pasatxo, lehenegoz ospatu zen Espainako estatu guztian Erotasunaren Harrotasun eguna, dibertsitate mentala duten pentsonen ahotsa eta eskubideak aldarrikatzeko festa bat.

Mad Pride Toronton sortu zen 1993an, eta dagoeneko tradizio bihurtu da Anglosajonia eta Europako zenbait herrialdetan.

"El Orgullo Lo Cura" lelopean ospatu zen jai aldarrikatzailea, osasun mentala ikusarazi eta berorren inguruko aurreiritziak hausteko.

Silvia de Juan Calleja.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Maiatzaren 20a, Erotasunaren Harrotasun eguna

Erlazionaturiko Loturak

  1. Noticia ETB2: El Día del Orgullo Loco, un día para reivindicar la diversidad mental
LEHENENGO PERTSONAN

Ekaina: BOMSeko areto-futboleko taldeen ospakizun-hilabetea

Joan den ekainaren 8an, Txurdinagako kiroldegian jokatu zen Euskadiko osasun mentaleko zentroen arteko areto-futboleko XXII. Ligako finala.

Lagunarteko partida batek eman zion hasiera jardunaldiari. Izan ere, gure ligatik aukeratutako jokalari talde bat aritu zen Gipuzkoako San Juan de Dios taldearen kontra. Ondoren, finaleko partida jokatu zuten Gasteizek eta Lehenak-ek.

Partida oso zirraragarria izan zen, eta bosna amaitu zutenez, luzapena jokatu behar izan zuten. Azkenean txapelketa Lehenak taldeak eskuratu zuen, 6-5 irabazita.

Sariak eta dominak banatu ondoren, taldekideek Etxebarriko Lezama jauregiko jatetxean bazkaldu zuten.

Ekitaldi honekin agur esaten diegu aurtengo ligako partidei; hala ere, gure futbito taldeek berriro ikusiko dute elkar ekainaren 20an, Athletic Klubeko Lezamako instalazioetan, Futbola Buruan Txapelketan.

Beste alde batetik, joan zen asteazkenean, ekainaren 20an, Futbola Buruan Txapelketaren hirugarren edizioa egin zen Athletic Clubeko Lezama kirol instalazioetan. Euskadiko osasun mentaleko zentroen arteko Ligan parte hartzen duten taldeak elkartu ziren: Manuene, Gasteiz, Lehenak, Asasam, Argia, San Juan de Dios, AD Gorantza-Avifes, Durango, Baraka, Eragintza, Zamudio, eta Bilbao. Futbola Buruan Txapelketa antolatzen dute Athletic Club Fundazioak eta Euskadiko Osasun Mentaleko zentroen arteko ligak. Helburua da sare honetako kideak gizarteratzea, eta bermatzea kideek kirolean eta aisialdian parte hartzeko daukaten eskubidea. Emaitzetatik harago, sustatu nahi dira giro lasaia eta kirolaren balioak.

Ekitaldia amaitu ondoren opari eta plaka bana eman zizkieten talde guztiei. Horiez gain, Athletic Club Fundazioak ekitaldirako berariaz diseinatu zituen ekipazioak oparitu zizkieten parte hartzaileei.

L.F.

Argazki bilduma

Marco Antonioren pasadizoak (VIII)

Marco Antonio 2. dimentsiotik irten da. Jafarrek Mamari eraso egin dio eta nahi zuena lortu du. Raul ametsetan. Hau guztia oraingo edizioan.

Salvador del Arco

Erlazionaturiko Artxiboak

Argazki bilduma

Areto-futbola. Zentroen arteko liga (2017/18)

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (XLI): Manuel Cabaleiro Goás

Manuel Cabaleiro Goás psikiatra A Coruñan jaio zen. Bizitzako zatirik handiena Orensen eman zuen, eta Santiago de Compostelan hil zen. Joan den mendeko “Gerraondoko belaunaldiko” psikiatrarik behinenetako bat izan zen, bereziki eskizofreniaren esparruan. Lan egin zuen, batez ere, Galizian, alde batera utzita espezialitatearen ikasketa-garaia eta berorren harira egindako bidaiak.

Reda Rahmani, Juan Medrano eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (XLI): Manuel Cabaleiro Goás
ATSEDENALDIA

Kronikak Siberiatik

Ederra egin digu Etxea doktoreak. Ohituta egon denez Bilboko metrora (Moskukoa baino txikiagoa eta baita ederragoa ere, ez baitauzka hango geltokien gehiegizko apaindura), kilometrikoarekin nahastu eta igo da Transiberriarrera.

Bidaiaren gastua aprobetxatze aldera, Novosibrsk-etik idatzi dugu, gaurko Miguel Strofoff baten erara. Baina, ezertaz jabetzen ez denez, munduko txapelketari buruzko kronika bidali beharrean, futbolarien beste marrazki-sorta bat heldu zaigu. Kontua da errusiera ez dela izan euskara mamurtu bat, berak uste zuen bezala; eta gainera, buruko kirioak daudenez…

Neska-mutilok, Casparran eta Vitigudinon egindako biraren bueltan, Etxea doktorea Productionsen eskutik:

STARDUST. Izarrik gabeko izarren hautsa.
Bon apetit!

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Crónicas desde Siberia

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Salvador del Arco Heras, Garbiñe Apraiz Urigüen, Mikel Bommarito, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Leire Fentanes Hernández (L.F.), Eva Garnica de Cos, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Silvia de Juan Calleja, Jon Lizárraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Ainare Madariaga Aguinaga, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi, Elena Rodríguez Seoane, Jose J. Uriarte Uriarte.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <