Lmentala 78. zk. / nº 78 - 2019ko iraila / Septiembre 2019
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Bisita egin dio Diziplina Anitzeko Irakaskuntzako Unitateak Bermeoko Ospitaleari

Ohikoa denez, joan den ekainaren 13an, egoiliar berriok BOMS-eko Diziplina Anitzeko Irakaskuntzako Unitatean hastearekin batera, bisita egin genion Bermeoko Ospitaleari. Bertako hainbat diziplinatako profesionalek hartu gintuzten, egin ziguten ospitaleko historiari buruzko aurkezpen labur bat eta eman ziguten gaur egun egiten ari diren lanaren berri. Ondoren paseoan ibili ginen zentroan zehar, eta azkenik, hamaiketakoa egin genuen elkarrekin. Eguraldi ona lagun, arrantzaleen herri hau eta haren gastronomia ezagutu ahal izan genituen.

Egun pasa atsegina izan zen, irakaskuntzaren ohiko tokietatik kanpo egoiliarrok eta tutoreek, elkarrekin egoteaz gain, aukera izan genuelako Sareko baliabideak bisitatzeko.

BOMSeko BAPEok

Argazki bilduma

Ingelesa vs. gaztelania: Praktika onen esparruan, egin da “Krisialdi batean esku hartzea” gidaren berrikuspen linguistikoa, kulturala eta profesionala

RNAO gidak ezartzeko egiten ari garen lanen artean, ekainean, Leire Fentanesek eta Mila Amundarainek praktika onen “Krisialdi batean esku hartzea” gidaren azterketa aditua egin zuten.

BOMSek konpromisoa hartu zuen gida batzuk ezartzeko arlo komunitarioan (“Pertsonak eta familiak zaintzea”), eta ospitaleetan (“Segurtasuna areagotzea: pazientea eustearen ordezko aukerak”).

Artikulu honen bitartez iragarri nahi dugu gure lankideek berrikusi duten gaztelaniazko bertsioa laster ikusi ahal izango dugula. Eta, horrez gain, eskerrak eman nahi dizkiegu Leire eta Milari egindako ahaleginagatik.

Izaskun Eraña

Hiru ekintzen araua Barakaldo2 Eguneko Ospitalean

Barakaldo 2 Eguneko Ospitalean konprometiturik gaude ingurumenaren iraunkortasunarekin eta baliabideak zentzuz erabiltzearekin. Badakigu nolako eragina duten gure eguneroko ekintzek ingurumenean, eta horregatik erabaki dugu eguneko ospitaleko ohiturak berrikusi eta aldatzea.

Aprobetxatu ditugu zentroan taldeka egiten ditugun jarduerak birziklatze-tailer bat prestatzeko, zeinetan errepasoa eman diegun hiru ekintza hauei: gutxitu, berrerabili, birziklatu; eta Ikusi genuen bazegoela hobetzeko tartea hiru alderdiotan:

- Behin bakarrik erabiltzeko edalontziak eta koilaratxoak ari ginen erabiltzen, kafea, ura eta medikazioa hartzeko.
- Ez geneukan hondakinak banatzeko edukiontzirik. Denak ari ginen leku berean botatzen.
- Orain arte ez dugu hori buruzko hausnarketarik egin.

Proposatu dugu zenbait gauza aldatzea:
- “Egun on” orduaren kafea hartzeko erabiliko ditugu behin baino gehiagotan erabili ahal diren plastikozko edalontziak eta koilaratxo metalikoak.
- Nork bere kikara edo botila ekarriko du, egunaren joanean ura eta medikazioa hartzeko.
- "Egun on" esateko geletan, kolore ezberdinetako edukiontziak jarriko ditugu, hondakinak banatu ahal izateko.
- Pazienteak txandaka antolatuko dira, egiten ditugun jarduera guztietan hiru ekintzak betetze aldera.

Garrantzizkoa da, plana arrakastatsua izan dadin eta iraun dezan, eguneko ospitaleko kide guztiok inplikatzea..

Leire Santana Lazkanoiturburu (terapeuta okupazionala) eta Verónica Vélez Oria (erizaina).

Argazki bilduma

Pazientearen Segurtasunaren II. astea: Farmakorik ez pilatu: gainbegiratzea eta SIGRE guneak.

Datorren irailaren 17an Pazientearen Segurtasunaren Munduko Eguna ospatuko da; eta horren harira, Osakidetzak Pazientearen Segurtasunaren II. Astea antolatuko duenez, eskatzen digute parte hartu eta ideiak ekartzeko.

Etxean pilatu ohi dira erabiltzen ez diren medikamentuak, eta horrek garrantzi handia dauka hainbat arrazoirengatik, zer ikusirik dutenak pazienteen, horien sendien eta ingurumenaren segurtasunarekin: a) medikamentuak neurriz gain hartzeko arriskua dago, b) umeak intoxikatu ahal dira, c) kontrako ondorioak eragin, d) senitartekoei eta lagunei eskuratu, e) kostu ekonomiko zuzenak ekarri, f) bestelako kostuak ekarri (osasun-emaitza okerragoak lortzen direlako), eta f) ura kutsatu ahal da (behar ez den moduan botatzeagatik).

Ikerketa askok ohartarazten dute paziente psikiatrikoek joera handiagoa dutela farmakoak metatzeko. Horregatik, batzuek uste dute pazienteei eskatu behar zaiela euren botikak maiztasunez ekartzeko kontsultara; eta kontrola areagotu liteke erizaintzako jarraipena eginez; edo agian, “Ondo bizi” programan txertatuz.

Irudi batek mila hitz baino gehiago balio duenez, argazkietan erakusten dira emakume batek, erizainak hala eskaturik, ekarri zituen medikamentuak. Lehen planoan, kutxaz gain, ikus daitezke, behin ordenan jarrita, iraungitako botikak; eta bigarrenean, iraungita ez daudenak, horien artean ahalmen toxiko handia duten batzuk ere.

Aprobetxatzen dugu Farmaziako Biltzarrean aurkeztu ziren bi poster eransteko. Horietan, arazoaren erakusgarri diren adibide batzuk emateaz gain, azpimarratzen da farmazietako SIGRE guneek duten garrantzia. Gainera, bide batez, pazienteei gogorarazten diegu aurretik emandako informazioa.


José Antonio Díez Sainz, Óscar Martínez Azumendi

Erlazionaturiko Loturak

  1. Información sobre los puntos SIGRE (Sistema Integrado de Gestión y Recogida de Envases).

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

BOMSeko memoria zientifikoa: 2018

Beste urte batez aurkezten dugu Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko memoria zientifikoa. Bertan jasota daude 2018an profesionalek egin dituzten ekarpen ezin estimatuagoak, euren lanaren eta ahaleginaren emaitza garbia direnak. Hona ekarri dugu memoriaren aurkibidea:

1. Hitzaurrea
2. Abian dauden ikerkuntza-proiektuak
3. Kontratu-programaren egitasmoak
4. Argitalpenak
4.1. Liburuak eta liburu-atalak
4.2. Aldizkari zientifikoetako artikuluak
4.3. Interneten bidez egindako argitalpenak eta zabalkundea
5. Topaketa zientifikoetan egindako ekarpenak
5.1. Aurkezpenak eta hitzaldiak
5.2. Ahozko komunikazioak eta posterrak
6. Beste partaidetza batzuk (antolaketa batzordeko edo batzorde zientifikoko kide izan direnak, mahaietako moderatzaileak...)
7. Ezagutza zabaltzeko beste jarduera batzuk
7.1. Tailerrak eta ikastaroak
7.2. Saio klinikoak
8. BOMSeko aldizkako argitalpenak

Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Memoria científica 2018. Pdf

Erlazionaturiko Loturak

  1. Memoria científica 2018. Intranet

Poster onenaren saria Tratamendu Asertibo Komunitarioko Sinposio Nazionalean

Bilboko TAK lantaldeak lortu du poster onenaren saria Avilesen, 2019ko ekainaren 27an eta 28an, egindako Tratamendu Asertibo Komunitarioko 16. Sinposio Nazionalean.

Hau da saritutako lanaren izenburua: “HoNOSaren autopertzepzioa Tratamendu Asertibo Komunitarioan: partekatutako planak buruko nahasmendu larriaren esparruan”. Posterra ikusgai dago beheko estekaren bitartez.

Bejondeizuela egileoi!: Rubén Touzón López de Armentia, Melba Martín Ruíz, Ana María Uriarte García, Sara García Álava eta María Asunción Garay Arostegui.

M. L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Posterra ikusi

Erlazionaturiko Loturak

  1. Sinposioari buruzko informazioa
LEHENENGO PERTSONAN

AOMSeko kontaketa laburren lehen eta hirugarren sariak

Joan den maiatzaren 31n banatu ziren Arabako Osasun Mentaleko Sareko “Kontaketa laburren IV. Lehiaketako” sariak. Irabazle irten ziren Uribeko EOko Javi Sertutxa, lehen saria eskuratuta, eta Barakaldoko EOko Jontxu, hirugarrena lortuta.

Lerro hauek haiek zoriontzeko aprobetxatzeaz gain, gustatuko litzaidake labur azal dezaten zelakoa izan den euren esperientzia lehiaketan.

Javik: "Sariketa literario honetako esperientzia oso positiboa gertatu zait. Ez nuen uste irabaziko nuela, eta balio izan dit konturatzeko sortzeko lana egiteko balio dudala. Ez dut harrokeriaz hartu, nik pertsona apala izan nahi dudalako, baina onartzen dut ilusioa egin didala.

Idazle gisa, nik uste dut gehiago naizela giro-sortzaile, pertsonaien deskribatzaile baino. Iruditzen zait nire pertsonaiak pixka bat motelak direla, baina seguru asko, hori aldatuko da arian-arian.
Gehiago gustatzen zaizkit lagunen arteko sariketak Planeta sariketak bezalakoak baino, mundu faltsuak direlakoan bainago".

Jontxuk: “Yo, George” eleberri laburra bihotzetik egin nuen. Gainera, pertsona zoragarri batzuek aukera aparta eman zidaten: lehiaketan parte hartzea. Sailkatuta nengoela jakiteak pozez zoratu ninduen. Nik pentsatzen nuen lagundu zidatenak, animoak eman zizkidatenak ere sailkatuta egongo zirela, eta halaxe izan zen. Saria Barakaldoko Eguneko Zentroari opa diot.

Eleberrian kontatzen dut sendi langile bat atzerrira doala, bizimodua ateratzeko asmoz, eta bertan aurkitzen dute tirano batek herrialde oso bat zanpatuta duela, eta armada baliatzen duela pertsonak hiltzeko eta herriak suntsitzeko.

Kontaketan adierazi nahi dut zapalkuntza egon badagoela, eta zein zaila den lortzea askatasuna. Batzuetan heriotzarekin ere ordaintzen da gauzatzea horren soila den eta ahoskatzen erraza den hitz hori".

Joana Losada Otero. Uribeko EO.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 1er Premio: Arevatalo 2000, de Javi Serutxa
  2. 3er Premio: Yo George, de Jontxu

Bizitzaren aldeko maitasuna beti garaile

Erantsi dugun testuaren bitartez, Virginia LR-k gurekin partekatu nahi ditu bere barneko hausnarketak, bakardadearen, fedearen, maitasunaren eta bizitzaren inguruan.

Virginia erregulartasunez joaten da Auriaguerra- Adizkioetako OMZra, eta ohiko tratamendua jasotzeaz gain, onurak ateratzen dizkio bere errekuperazio bidean erabiltzen duen idazketa-tailer bati. Bere ustez, lortu dituen emaitzak oso positiboak izan dira.

“Sólo veo el sol por la mañana y mi amor por la luna durante la noche, y tengo esperanzas de que me echen una mano o dos, o tres, o…”

Ana Arribalzaga Ordoqui

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. “El amor por la vida siempre gana” (Virginia L.F.)
BAZEN BEHIN

Marañonen hitzaldi baten pasartea “emakumeari” buruz

Orain dela egun batzuk kide batek folio pare bat helarazi zizkigun, zendu berriko senitarte baten paper batzuen artean aurkitutakoak. Makinaz idatzitako testuak jasotzen zuen Gregorio Marañon jaunak, 1947ko uztailaren 12an, Madrilen, emakumeari” buruz emandako hitzaldi bat.
Ez dakigu zein izan zen laburpen bitxi hori egiteko helburua, baina bai garaiko testuinguruan irakurri behar dela. Izan ere, zaharkituta gertatu dira berak egindako baieztapen batzuk; beste batzuk, aldiz, berritzaileak ziren, aintzat hartuta zein ziren garaia eta lekua.

Gregorio Marañón y Posadillo (1887-1960) mediku madrildarra izan zen, itzal handikoa oso. Garaian zeuden zortzi errege akademietatik bosteko kide izan zen, eta Espainiara Endokrinologia ekartzen lehenengotzat jotzen da. Gure herrialdeko XX. mendeko lehen erdiko intelektualik nabarmenetakoa izan zen. Guda Zibilean bere burua erbesteratu ondoren Espainiara itzul izen 1942-1943an; eta gero, antza, ez zuen berreskuratu izandako ospe ona; hala ere, jarraitu zuen testuak idazten eta mintzaldiak ematen; horien artean hona ekarri dizuegun 1947ko hau, adibidez.

Marañon doktorea 1926an hasi zen idazten bere lehen lan garrantzitsuak sexualitateari buruz, “Tres ensayos sobre la vida sexual” argitaratzearekin batera, hain zuzen ere. Haren tesiaz gehiago jakin duenak irakurgai dauka erantsi dugun Ramón Castejón Bolearen artikulua “ARBOR Ciencia, Pensamiento y Cultura” aldizkarian, 2013an.

Luis Pacheco Yáñez.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Extracto de una conferencia de Marañón sobre “la mujer” (1947).
  2. Marañón y la identidad sexual: biología, sexualidad y género en la España de la década de 1920 (Ramón Castejón).

Psikiatriako klasikoak (LIII): Félix Martí Ibáñez. Mediku espainiar eta anarkista bat Nueva Yorken

Félix Martí Ibáñez Cartagenan jaio zen 1911n eta Nueva Yorken hil 61 urte geroago. Mediku psikiatra aitzindaria izan zen sexologiaren arloan, baina ez oso ezaguna gure herrialdean. Guda Zibilaren ostean erbesteratu behar izan zen Estatu Batuetara, Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian CNTko kide izateagatik. Nueva Yorkeko Medikuntzako Historiako maisuetako bat izateaz gain, heldu zen MDko editore izatera. MD aldizkari medikoa preziatuenetako bat izan zen XX. mendearen bigarren zatian.

Reda Rahmani, Juan Medrano eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (LIII): Félix Martí Ibáñez
ATSEDENALDIA

Osasun Mentala eta Rock & Rolla (II): Peter Punk

Badirudi “Osasun mentala eta Rock and Rolla” atal berriarekin nolabaiteko interesa piztu dugula. Bai, behintzat Marceliano González Zaldibarko Ospitaleko gizarte langilearena, zeinek ekarpen interesgarri bat egin digun: paziente batek egindako opari bat (orain hautsa garbitu diona) eta Peter Punk (Leopoldo María Panerok idatzitako olerki bat. Olerkiaren bertsioak egin zituzten, bai Enrique Bunburyk, bai Ruper Ordorikak.


J.U.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. “Peter Punk” (Marceliano González Domínguez).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Video de “Peter Punk”, por Bunbury

Argazki bilduma

Hildako poeten kluba

Sareko azken jardunaldietan oso mahai interesgarri bat egin zen suizidioari buruz. Bertan bigarren biktimen gaia jorratu zen. Azalpen hunkigarria eman zuen 17 urteko mutil baten aitak, bera bizirik irtendako esperientziaren gainean…

Albert Camus Nobel saridunak zioenez “auzi filosofiko serio bakarra dago: suizidioa”.

Gogora ekarri zidan José Antonio Pérez Rojo psikiatraren liburua: Los escritores suicidas.

Karolinska Institutuak 2012n egindako ikerketa baten arabera, lotura argia dago sormenaren eta buruko gaixotasunen artean. Badaude presioari aurre egin ezinean marra gorria gurutzatu dutenak, hala nola 3 Michelin izar zituen Benoit Violier sukaldaria edo telebistako ezaguna Anthony Bourdain. Zenbat olerkari eta literato jaitsi dira martxan? Gai horri heldu nahi nion gaurkoan.

Hona adibide batzuk …

J. L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Suicidio y literatura.

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Ana Isabel Arribalzaga Ordoqui, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), José Antonio Díez Sainz, Izaskun Eraña Aranaga, Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Jon Lizárraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Joana Losada Otero, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Conchi Moreno Calvete, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Las PIR RSMB, Reda Rahmani El Ouachekradi, Leire Santana Lazkanoiturburu, Jose J. Uriarte Uriarte (J.U.), Verónica Vélez Oria.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <