BOMSen profesional euskaldunak identifikatzeko kanpaina

Asko dira gaur egun BOMSen euskara dakiten profesionalak, eta horietako askok eta askok pazienteekin zein lankideekin normaltasunez erabiltzen dute.
Horregatik BOMSeko euskara zerbitzuak lanean (pazienteekin eta lankideekin) euskara erabiltzen duten profesionalak identifikatzeko kanpaina bat jarri du martxan, “Lanean euskaraz egin eta egitea nahi baduzu, adierazi!” lelopean.

Identifikazioa eramatea borondatezkoa da, baina urrats hori emanez gero, erraztuko zenuke…

  • lankideek zurekin euskara erabiltzea,
  • pazienteak eta senideak ere euskaraz hitz egitera animatzea,
  • lan-esparruan hizkuntza ohiturak aldatzea.

    Identifikatzeko euskarri eta aukera desberdinak daude. Aurrez aurreko harremanetarako, adibidez, arropan “e” txapa, zinta edo txartel profesionalerako yoyoa erabil dezakezu, edo identifikagarria bulegoko atean edo mahai gainean jarri. Beste kasu batzuetan, Osakidetzakoa aplikazioan euskara lehenetsi dezakezu edo posta elektronikoaren sinaduran “e” txertatu.

    Identifikazioari buruzko inprimaki hau betetzea eskertuko genizuke, dagoeneko identifikagarria erabiltzen duzun esateko edo, erabili nahi baduzu, nahi duzun euskarria aukeratzeko (txapa, yoyoa, zinta, mahai gainekoa, atekoa).

    Inprimakia bete ondoren, Euskara Zerbitzutik zurekin harremanetan jarriko dira!

 

Gustatuko litzaizuke...