Txoko Morea: “Club de malasmadres”

“Club de malasmadres” Podcasta amatasunaz, hezkuntzaz, berdintasunaz eta feminismoaz hitz egiteko podcast bat da, amek mundua aldatu nahi dugula, ama perfektuaren mitoa hausten dugula eta superwoman kapa aspaldi bota genuela aldarrikatzeko podcasta.

Podcastaren burua Laura Baena da, “Club de malasmadres”en sortzailea eta “Yo No Renuncio” Elkarteko presidentea, eta gonbidatuekin batera, emakume eta ama gisa interesatzen zaizkigun gaien ikuspegi desberdina bilatzen du. “Club de malasmadres” begirada harago zabaltzen duen podcast bat da, eta eginkizun hau du: emakumeen eta amen iraultza gidatzea.