Lmentalak formato berria du

BOMSeko buletin digitalak formato berria estreinatzen du urriko ale honetan. Eduki aldetik, esan beharra dago sail interesgarri batzuk umezurtz geratu direla (Rocka eta psikiatria, Liburuak eta psikiatria, Zinema eta psikiatria, Komikiak eta psikiatria, Psikiatriako klasikoak) sail horiei hainbeste denboran eutsi dieten egileek erretiroa hartu baitute. Bejondaizuela Jose Uriarte, Juan Medrano, Luis Pacheco, Oscar Martinez (Lmentalaren aita).

Orain hasten dugun sasoi honetan hainbat arlotako gaiak jorratzen jarraituko du buletinak, hala nola, berdintasuna, euskara, pazienteekiko jarduerak, legea eta psikiatria, etika, lan-osasuna, berrikuntza, BPSO, irakaskuntza…

Buletinaren helburua da BOMS osatzen dugunon  komunikazio tresna izatea, gure erakundean gertatzen diren jardueren berri ematea eta elkarrekin partekatzea.

Urtean bost zenbaki, gutxienez,argitaratuko ditugu: otsailean, apirilean,ekainean, urrian eta abenduan.

Buletinean zerbait argitaratu nahi baduzu edo interesgarria den zerbaiten berri eman idatzi hona: lmentala@osakidetza.eus

Berre berrikuntza bat dakar formato berri honek:gure buletina izateaz gain, komunikazio orri bat ere izango da, edozein unetan kontsultatu ahal izango duzuna eta askotan gure erakundearen inguruan gertatzen diren albisteez hornituko dena. Edozein ordenagailutatik, munduko edozein tokitatik, gure edukiak kontsultatu ahal izango dituzue: lmentala.net  webgunean

 

 

 

 

Gustatuko litzaizuke...