Itzulbide, testu klinikoak itzultzeko tresna
Osakidetzak Itzulbide, testu klinikoak itzultzeko tresna, Osabide Global aplikazioan txertatu du.
Itzulbide itzultzaile neuronal bat da eta bi helburu ditu: pazienteen eta profesionalen hizkuntza-eskubideak bermatzea (Osasunaren Euskal Ituna), eta Osakidetzako profesionalek aplikazio korporatiboetan euskaraz lan egin ahal izatea (Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana). Aplikazio korporatibo horien artean Historia Klinikoa eta Osabide Global ditugu.
Proiektuaren xede nagusia izan da historia klinikoan euskara-gaztelania itzultzailea txertatzea, bertan profesional euskaldunek euskaraz idatzi ahal izateko, jarraitutasun klinikoa bermatuz; izan ere, euskaraz egindako kontsulta medikoen informazioa gaztelaniara itzuli ahal da, eta elebidunak ez diren osasun-langileen lana errazten du, kontsulta asistentzialak pazienteen historia klinikoan euskaraz erregistratu direnean.
Datozen asteetan osatuko da tresnaren hedapena Osakidetzako sare osoan.
Tresnaren motorra elikatzeko testuak biltzen Osakidetzako espezialitate eta kategoria desberdinetako 200 osasun-profesionalek baino gehiagok parte hartu dute. BOMSeko lankide batzuk ere proiektu horretan egon dira, osasun mentalaren arloko eredu klinikoak sortzen.
Eskerrik asko proiektuan lagundu duzuen guztiei!












