Osasun Mentalaren Eguna ospatu da Zaldibarko Ospitalean

Osasun Mentalaren Eguna ospatzeko, ospitaleratutako pertsonak eta Zaldibarko Ospitaleko profesionalak batu ziren jardueraz betetako egun berezi bat pasatzeko.
Hazkundearen, sendotasunaren eta itxaropenaren sinbolo gisa, guztiek batera haritz bat landatu zuten ospitaleko parkean; keinu horrekin ongizatearekiko eta errekuperazioarekiko konpromisoa islatu zen.

Gainera, “VOTAMOS” film laburraren proiekzioaz gozatu ahal izan zuten. Lan horrek osasun mentalari eta gaixotasun mentalaren inguruan dauden aurreiritziei buruzko hausnarketara gonbidatzen du.

Jardunaldia amaitzeko, herri-bazkaria egin zen ospitaleko ekitaldi-aretoan. Bertan, ospitaleratutako pertsonen eta ospitaleko sail guztietako profesionalen arteko loturak sendotu ziren, eta une pozgarriak eta elkarri laguntzeko uneak partekatu ziren.

Film laburra ikusi nahi baduzu, esteka honetatik egin dezakezu:

https://www.youtube.com/watch?v=ESFxm5AwOIo

Gustatuko litzaizuke...