Zamudioko Ospitalean energia-efizientziako obrak amaitu dira

BOMSek ezarritako ingurumen-helburuen barruan, Zamudioko Ospitaleko inguratzaile termikoa birgaitzeko lanak amaitu dira.Lan horietan  3,3 milioi euroko inbertsioa egin da.

Esku-hartze horrek instalazioen isolamendua eta erosotasuna optimizatzen ditu, eta zuzenean murrizten ditu zentroaren CO2 isuriak.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntzarekin finantzatutako esku-hartze hori bat dator Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak (BOMS) jasangarritasunarekin dituen konpromisoekin.

Hobekuntza hori aurrerapen bat da BOMSeko Ingurumena Kudeatzeko Sisteman ezarrita dauden urteko xedeak betetzeko bidean. Sistema hori ingurumen-portaera etengabe hobetzeko gure politikaren barruan dago, eta sareko zentroetan energia-kontsumoak murriztera bideratuta dago.

Albistea euskadi.eus-en ere argitaratuta dago, eta jarraian irakur dezakezu:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2026/zamudioko-ospitaleko-inguratzaile-termikoaren-errehabilitazioa-amaitu-da-egefek-kofinantzatuta/

Gustatuko litzaizuke...