Lmentala 72. zk. / nº 72 - 2019ko otsaila / Febrero 2019
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Ezagutu BOMSeko xedea, ikuspegia eta balioak

Aurreko zenbakian hizpide izan genituen Plan Estrategiko baten oinarrizko hiru elementuak: Xedea, Ikuspegia eta Balioak. Oraingo honetan azalduko ditugu BOMSen xedea, ikuspegia eta balioak, datozen 4 urteei begira:

XEDEA:
Osasun erakunde publiko bat gara, eta arreta berezitua ematen dugu osasun mentaleko arloan Bizkaiko lurraldean, eredu komunitarioa baliatuz, eta elkarlanean arituz beste erakunde eta instituzio batzuekin.

Xedea da BOMSen mamia; adierazten du zer garen, eta zerk ezberdintzen gaituen esparru bereko beste erakundeetatik.

IKUSPEGIA:
2021era arte gure erakundeak hobetu nahi du Bizkaiko pertsonen ongizatea. Horregatik:

- Emango dugu osasun mentaleko arreta bikaina eta eraginkorra.
- Izango dugu profesional aditu eta konprometituen laguntza .
- Lortu behar dugu gizarteak gu preziatzea eta baloratzea.

Ikuspegiak zehazten du zer izan nahi duen gure erakundeak datozen 4 urteotan

BALIOAK:
-Pazientea lehenbizikoa da
Gure lehentasuna pazienteen beharrak dira.
-Profesionalak gara
Profesional adituak eta konprometituak gara.
Gure ezagutza eguneratzen dugu, eta lanean ari gara asistentziaren kalitatea hobetzeko.
Etikaz jokatzen dugu, eta zentzuz erabiltzen ditugu gure baliabideak.
-Talde-lana eginez sare bat osatzen dugu
Elkarren osagarriak gara, eta koordenaturik gaude.
Sare-lanak aberasten du banakako lana.

BOMSeko profesionalok estrategia bati begira egiten dugu lan, eta balioek gure jokabidea gidatzen dute.

Gogoratu! Lmentalako hurrengo zenbakietan ezagutuko dugu, urratsez urrats, BOMSeko 2018-2021 Plan Estrategikoa.

Marijo Llarena

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea hautagai da Zainketen Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentro izateko (CCEC®)

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak 2018an parte hartu zuen, Osakidetzako beste erakunde batzuekin batera, Zainketen Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentro izateko, ®BPSO España/Euskadi 2019-2021k antolatu zuen hautaketa prozesuan.

Behin eginda 9 hautagaien ebaluazioa, 3 erakunde aukeratu dituzte Zainketen Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentro izateko ®. Datozen hiru urteei begira zenbait konpromiso hartu ditugu hautagaitza aurkeztearekin batera. Izan ere “Praktika Onen” hiru RNAO-gida egingo ditugu:

1.- Pertsonak eta familiak zaintzea.
2.- Krisialdi batean esku hartzea.
3.- Segurtasuna areagotzea: pazientea eustearen ordezko aukerak.

BEJONDEIZUELA GUZTIOI!

BOMSeko Zuzendaritza

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Albiste osoa irakurri

Pazienteak ospitaletik irteteko prozedura berria

BOMSeko ospitaleak prozedura berria hasiko dira erabiltzen pazienteen irteerak segurtasunez eta eraginkortasunez kudeatzeko.

Pazienteek beharra izaten dute ospitaletik irteteko: medikuaren kontsultara joateko, edo izapideak egiteko arrazoi sozialak, judizialak, eta abar direla eta. Horregatik zehaztu da irteteko prozedura bat, bazter utzita pazienteari ematen zaizkion irteteko baimenak, eta zentroen arteko lekualdatzeak.

Orain arte ospitaleetan irizpide ezberdinak erabili dira pazienteen irteerak kudeatzeko orduan. Ondorioz, eman den zerbitzua ez da berdina ez eraginkorra izan. Prozedura honetan, berriz, ezarrita dago noiz eta nola irtengo diren pazienteak, lagunduta joan behar duten, nork lagunduko dien, eta zer garraiobide erabiliko duten.

Diseinuan parte hartu du hiru ospitaleetako 17 laguneko talde batek, lan eremu ezberdinetakoak: psikiatrak, gizarte langileak, gainbegiraleak, erizainak, lekualdaketako laguntzaileak; eta koordinazioa egin dute zuzendari medikoak, erizaintzako zuzendariak, gizarte laneko koordinatzaileak, eta ospitale bakoitzeko ordezkari batzuek (arreta klinikoko, zerbitzu orokorretako eta erizaintzako buruak, hain zuzen ere).

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Pazienteak ospitaletik irteteko prozedura

ECOSIA nabigatzailea

BOMSeko ordenagailuetan “Bing” bilatzailea daukagu ezarrita; eta asko gustatzen ez zaidanez borrokan aritu naiz, aspaldi honetan, beste baten bila. Ez da batere erraza izan, ez baitut administrari-eskumenik; beraz ezin izan dut aldatu ezarrita zegoen Intraneteko nabigatzailea; ezta Google jarri ere; hori baita nire sarrera-orririk gustukoena. Gainera, nahiago izan du informatikariak gehiago ez gogaitu. Azkenean irtenbide nahiko ona aurkitu dudanez, kontatu nahi dizuet; eta gainera, badu nolabaiteko lotura ekologiarekin.

Beatriz Rodríguez Cabo

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Sobre el buscador ECOSIA y pasos para hacer de Ecosia nuestro buscador predeterminado.
EX CATHEDRA

Bilboko Gazeta medikoan Nicolás Achúcarro Lund doktorea eta Zamudioko Ospitalea

Joan den azaroan, Bidebarrietako liburutegian, gogora ekarri ziren Nicolas Achucarroren heriotzaren mendeurrena eta Zamudioko Ospitalearen inaugurazioaren berrogeita hamargarren urteurrena (sortu zenean “Nikolas Achucarro Institutu Neuropsikiatriko” izena jarri zioten).

Ekitaldia antolatu zuten BOMSek eta ACMBko Historia Atalak, eta Lmentalan luze eta zabal aritu ginen nondik norako guztiez. Oraingo honetan Gaceta Médicak, Bilboko Zientzia Medikoen Akademiako organoak (eta zaharrena Espainiako aldizkari mediko guztietan 1894tik), argitara eman du jardunaldiari buruzko aipamen bat, eta baita jorratutako edukien laburpen bat ere (115 Bolumena, 4. zk. (2018): 189-193).

Guzti-guztia irakurgai dago Akademiaren web orrian.

O.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Jornada conmemorativa Centenario del fallecimiento Dr. Nicolás Achúcarro y 50 aniversario Hospital Zamudio (Noticia en Lmentala)
  2. Página web de la Gaceta Médica de Bilbao
PERISKOPIOA

Zamudioko Ospitalea El Correon

El Correo egunkariak, urtarrilaren 23an, bi orrialdeko erreportaje bat argitaratu zuen Zamudioko Ospitalearen 50. urteurrenaren harira.

Artikulura ekarri dituzte hiru paziente eta senitarteko baten ahotsak, eta baita Concha Peralta zentroko arduradun medikoaren lekukotza ere. Horiekin batera irakurgai dago Paco Chicharo ospitaleko azken zuzendari medikoaren hausnarketa bat, arreta psikiatrikoaren bilakaeraren inguruan.

BOMSen konpromiso sozialarekin bat etorrita, artikuluko testigantzak saiatzen dira deuseztatzen gaixotasun mentalaren gainean dauden aurreiritziak, eta aldi berean irudi itxaropentsuago bat eskaintzen.

M. L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. El Correoko Artikuloa
LEHENENGO PERTSONAN

Areto-futbola. Zentroen arteko liga (2018/19)

Sailkapen Orokorra - 3. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 ARGIA 7
2 BILBAO LEHENAK 6
3 MANUENE 6
4 GORANTZA 4
5 BARAKA 3
6 DURANGO 3
7 ERAGINTZA 3
8 ASASAM 3
9 GASTEIZ 0
10 S.J.D. MONDRAGON 0
11 ZAMUDIO 0

BAZEN BEHIN

Psikiatriako Klasikoak (XLVII): elektrizitatearen erabilera psikiatrian

Gure espezialitatearen historiaren joanean, zenbait tratamendutan, elektrizitatea baliatu izan da gaixotasun mentalak sendatzeko. Hil honetako fitxan tratamendu horiek deskribatuko ditugu atalka.

Jaso dugun lehen erreferentzia “Pez torpedo”rena izan da , Mediterraneoko portu askotan “Tembladera” deiturikoa. Haren irudi bat ekarri dugu albiste honi laguntzeko.

Reda Rahmani, Juan Medrano eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (XLVII): El uso de la electricidad en Psiquiatría
ATSEDENALDIA

“Epiléptico: La Ascensión del Gran Mal”. Egilea: David B. Madril: Sins Entido, 2009

David Beaucharden (David B.) eleberria gehiago hartua izan komikitzat. Jatorrian zenbait liburukitan argitaratu zen; Espainian berriz, 370 orrialdeko liburu bakar batean. Daviden anaia zaharrak, Jean-Christophek, epilepsia pairatzen zuen 7 urte zituenetik, eta hori da kontatzen duen istorioa. Anaiaren gaixotasuna deskribatzeaz gain, azaltzen du sendiaren baitan izan duen eragina. Hasiera batean tematzen ziren gaixotasuna sendatzen edo geldiarazten, baina gerora ikusi zuten onena izango zela harekin elkarbizitzen ikasten saiatzea.

J. Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Reseña de “Epiléptico: La Ascensión del Gran Mal”.

Eliztar maiteok:

Gure irakurleak, Athletic aurten zelan dabilen ikusita, estu eta larri ibiltzen dira, eta etengabeko eskaerak egiten dizkigute. Horregatik, gaian aditutako Etxea doktoreak prestatu du psikogokiako/futboleko lehen sorospeneko eskuliburu bat; guztion laguntzarekin gure lehoiek, ahal denik eta lasterren, bidea zuzentzen lor dezaten …

Ondo pasa eta gutxi gastau!!

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Athleticen norabidea zuzentzeko lehen sorospeneko eskuliburua

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Jon Lizárraga Sobrino (J.L.), María José Llarena Cuevas, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani El Ouachekradi, Beatriz Rodríguez Cabo, Ana Rodríguez Iturrizar.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <