Ainhoa Lopez de Alda, BOMSeko liburutegiko dokumentalista berria
BOMSeko liburutegia, Zamudioko Ospitalean fisikoki kokatuta dagoena, berriro hasi da martxan.

Ainhoa Lopez de Alda Madorran, BOMSeko liburuzain dokumentalista
BOMSeko liburutegia, Zamudioko Ospitalean fisikoki kokatuta dagoena, berriro hasi da martxan.
Informazio eta dokumentazio zientifikoko zerbitzua da, eta bertatik laguntza eskainiko da edozein mailatako profesional sanitarioen heziketa eta prestakuntzan, erabaki klinikoak hartzeko orduan eta osasun mentalaren espezialitateko ikerketan.
Zamudio Ospitaleko Liburutegiko bulegoan kokatuta nago. Zerbitzu horretara jo dezakezue egoiliarrek, osasun-arloko profesionalek eta ikertzaileek, informazio-iturrien, baliabide elektronikoen, bibliografia-bilaketa adituen eta prestakuntzaren bila.
Liburutegiko zerbitzurik gabe aspalditik egon ondoren, merezi du guztion artean bultzada bat ematea, bai liburu- eta aldizkari-funtsak eguneratuz, bai gure liburutegi birtualak eskaintzen dituen baliabide elektroniko guztiak hedatuz, egoiliarren hezkuntzari, osasun-arloko profesionalen prestakuntzari, erabaki klinikoak hartzeari eta osasun mentaleko espezialitatearen ikerketari laguntzeko, ezagutza partekatzeko helburu bakarrarekin.
Ilusioz beterik nator liburutegi honetarako lan ona egiteko eta erronka berriei aurre egiteko gogoz.












