Athleticek eta BOMSek Osasun Mentalaren eguna ospatu dute
Athletic Club Fundazioak eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak talde ezin hobea osatzen dute duela hamarkada batetik.
Osasun Mentalaren Eguna zela eta, hilaren 8an jardunaldi berezi bat antolatu zen Lezamako instalazioetan. Jardueraren barruan bisita gidatu bat egin zen instalazioetatik. Horrez gain, Zamudioko taldeak walking futbol partida bat jokatu zuen BOMSeko profesionalekin eta Athletic Club Fundazioko kideekin osatutako talde baten aurka.
Talde horretan zeuden, besteak beste, Jon Ruigómez (Athleticeko bigarren presidenteordea), Galder Reguera (Fundazioko Estrategia zuzendaria), Juan Luis Lapuente (BOMSeko Ekonomiako zuzendaria), Zamudioko Ospitaleko bi BAEE eta Nerea Ortiz (Athletic Clubeko presidenteordea).
Ekitaldiak harrera bikaina izan zuen, eta nabarmentzekoa da osasun mentalarekin eta kirolarekin konprometitutako erakundeen arteko lankidetza, inklusiorako eta ongizaterako bitarteko gisa.
https://www.instagram.com/reel/DeUrbLYMJoS/?psln=ZjlsejkwMmp5amk3












