Eskuragarri BOMSeko profesionalen 2026ko gogobetetasun-inkestaren emaitzei buruzko txostena

Eskuragarri dago BOMSeko profesionalen gogobetetasunari buruzko inkestaren emaitza nagusiak jasotzen dituen txostena. Inkesta hori funtsezko tresna da gure langileen iritzia ezagutzeko eta erakundea hobetzeko ekintzak bideratzeko.


Aurten inkestak errekorra izan du partaidetzan: 611 profesionalek parte hartu dute, hau da, plantillaren % 61ek, eta aurreko edizioarekin alderatzen badugu, 179 erantzun gehiago egon dira. Kategoria profesional guztien parte-hartzea % 50etik gorakoa izan da, eta horrek islatzen du taldeek BOMSeko etengabeko hobekuntzarekin duten konpromisoa eta inplikazioa.

Emaitzek gogobetetze globalaren bilakaera positiboa erakusten dute, 7,03 puntukoa; 2024arekin alderatuta 0,33 puntu hobetu da.

Ondoen baloratutako alderdien artean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta lan-giroa nabarmentzen dira. Era berean, inkestak hobekuntza-aukerak identifikatzen ditu hainbat arlotan, hala nola lanbide-sustapenean eta prestakuntza-aukeretan. Gai horien inguruan lanean jarraituko dugu BOMS gero eta hobeago bat lortzeko.

Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu zuen parte-hartzea berriro eskertzeko, eta oraingoan parte hartu ez duzuenoi  hurrengo edizioetan parte har dezazuen animatzen zaituztegu, BOMSen denok dugu zer esan.

Gustatuko litzaizuke...