Lmentala 15. zk. / nº 15 - 2013ko abendua / diciembre 2013
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

Ondo pasatu jaietan!








¸.•´¸.•*´¨) ¸.•*¨) ¸.•´¸.•*´¨)
(¸.•´ (¸.•` * ¸.•´¸.•*´¨) ¸.•*¨)
........ |__|...
........ |00|...
........ |00|...
........ |00|...
........ |00|...
........ |00|....
..........V.....
...........||......
...........||......
...........||......
........._||_.... ¡Lmentalak ONENA OPA DIZUE!
♥¸.•*¨)¸.•*¨)
(¸.•´♥♥.¸.•´¸.•*´¨) ¸.•*¨) ¸.•´¸.•*´¨) ¸.•*¨)★ ¡¡¡Eguberri on!!!

"Aurtengo Gabonetan ez dadin egon umerik turroi apur bat jan barik... Bizkaiko Elikagaien Bankuari lagunduko diogu"

TURROIA BALIABIDERIK EZ DUTEN UMEENTZAT

Nola lagundu ahal dut?

Abenduaren 13ra arte, eman nahi duzun turroia zure zentroan utz dezakezu. Gidariek batuko dituzte betiko ibilbidean eta BOMSeko egoitzara eraman. Abenduaren 13an Elikagaien Bankuak egoitzan batuko du bildu dugun turroia.

ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZARENGATIK!!!


BOMSeko ESK-ko BATZORDEA

Osakidetzaren Plan Estrategikoa

2013ko urriaren 22an aurkeztu ziren Osakidetzako estrategia gidatuko duten ildoak datozen bost urteei begira:

1. Pertsonak, osasun-sistemaren ardatz
2. Erantzun integratua: kronikotasunari, zahartzaroari eta mendekotasunari
3. Sistemaren jasangarritasuna bermatzea
4. Protagonismo eta inplikazio profesionala
5. Ikerketa eta berrikuntza sustatzea

Ildo bakoitzak helburu eta ekintza plan jakin batzuk biltzen ditu, eta barne ditu zenbait alderdi berri: pazientearen segurtasunaren kultura sustatzea, herritarrak parte-hartzea eta Osakidetzarekin batera arduradunak izatea, lehen mailako arreta eta arreta berezitua bateratzea, Osabide Globala finkatzea, koordinazio soziosanitarioa, ikerketa berrantolatzea, berrikuntza kultura sortzea Osakidetzako profesionalen aldetik, eta abar.

Osasun mentalaren arloa argi sartu da zenbait ekintza planetan, estigma gutxitzeko helburuarekin, zeharkako planak diseinatzeko gizarte zerbitzuekin eta gainera, buruko gaixotasuna aipatzen da egoera kroniko gisa.

M.L.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Plan Estrategiko osa

BOMSeko 3 ospitaleetako mantentze-lanetako taldeek prestakuntza jasotzen dute suteak amatatzeko sistemei buruz, benetako simulazioko ingurune batean

Joan den azaroaren 16an, Bermeoko, Zamudioko eta Zaldibarko ospitaleetako mantentze-lanetako zerbitzuan jarduten duten pertsonak, sute kasuan bigarren esku- hartze taldeetako partaideak direnak, joan ziren prestakuntza ikastarora. Ikastaroa Ispasterreko Maniobra Parkean egin zen. Parke hau Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da prestakuntza teoriko-praktikoa emateko sutetik babesteko.

Parkeak beharrezkoak diren baliabideak eta instalazioak ditu, prestakuntza egoera zorrotzenen simulazioa egiteko, barne suteei dagokienez. Izan ere, Aldundiko suhiltzaileek erabiltzen dituzte aldizkako praktikak egiteko.

Prestakuntza-ekintza honen helburua da berariazko aparailuen erabileran trebatzea (su-itzalgailuak, hidratatzaileak, aparra sortzeko tresnak,…) eta horrekin batera ezagutzera ematea lehentasunezko neurriak suteak prebenitzeko eta suari aurre egiteko, larrialdi kasuan eraginkortasunez eta segurtasunez aritzeko.

L.A.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Berri osoa

Argazki bilduma

BOMSeko liburutegiak profesional berri bat hartu du: urrats bat gehiago ikerketan sakontzeko

Hilabete honetan, profesional berri bat batu zaio BOMSeko liburutegiari, Zamudioko Ospitalean kokaturik dagoena. Maria García-Puente Sánchez da, liburuzaina, dokumentazio zientifikoaren esparruan eskarmentu handia du eta arduraduna izan da beste ospitale batzuetako liburutegietan 2006. urtetik: Torreviejan (Alacanten), Vinalopón (Elx-Alacanten) eta Torrejón de Ardozen (Madril).

María, gainera, aditua da lankidetza-lanabesetan eta bere esparruko foro batzuetan hartzen du parte, nabarmentzekoa da bere bloga: “Biblioteca Médica Virtual”. Horretan ondoko linkaren bitartez sartu ahal zarete: http://bibliovirtual.es

Maríarentzat gurekin lan egitea erronka da, biblioteka erabiltzeko estrategia planteatzerakoan. Horren bitartez, BOMSeko osasun arloko profesional guztiengana heldu nahi da, eta informazio beharra ase, bakoitzaren kokapen fisikoa kontuan hartu gabe. Nahiz eta bildumaren zati bat paperez dagoen, Internetez baliatzearen alde egiten du erabiltzaile guztiengana heltzeko eta azken horiek liburutegia erabil dezaten behar duten unean eta dauden lekutik.

Maria lanean hastea urrats bat gehiago da, agerian uzten duena ikerketarekin daukagun konpromisoa, laguntza handia baita ikerketa-taldeak aholkatzeko orduan, bereziki, bilaketa eta berrikusketa bibliografikoak egiteko.
BOMSetik ongi etorri bero bat eman nahi diogu eta erakutsi gure erabateko sostengua bere lanpostu berrian.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Mariaren bloga

Posta elektronikoa modu eraginkorrean erabiltzeko gomendioak (9)

PARTE HARTZEA BATZORDE, IKERKUNTZA-TALDE, HOBEKUNTZA-TALDEETAN, ETA ABARRETAN.

Kasu horietan, ahalik eta gutxien erabili behar da posta elektronikoa.

Postaren ordezko aukera moduan, BOMSen Ágora elkarlanerako ingurunea dugu. Ingurune horrek aukera ematen du talde horietan sortzen den informazioa banaka eta modu pribatuan biltzeko, baita, tresna horren bitartez, kideen artean bidalitako mezuak ere.

J.M.

Praktika zuzenak sarean partekaturik (4): esaerak dioen moduan, “izena da izana”, izan ere, antzeko itxura edo izena duten botikek nahasarazi egiten gaituzte

Botika bat beste batekin nahastea ohiko akatsa da, batzuetan izen berbera dutelako, nahiz eta dosia ezberdina izan, edo izenak edo itxurak beste baten antza dutelako, eskaintzen den lekua edo arreta mota edozein dela ere.

Aurten, gaur arte, BOMSen jakinarazitako gorabeheren artean, medikazioari dagokionez, %25 eragile hori dela eta sortzen dira, nahiz eta eragile bakarra ez den; beste batzuei ere lotuta baitago, besteak beste: eguneroko ohikeria, gehiegizko konfiantza, lanak pilatzea, etenak, eta abar.

Akats horiek saihesteko edo gutxitzeko aholkuak dira antzeko itxura edo izena duten botikek dituzten arriskuak identifikatzea eta kudeatzea, honako hauek bezalako neurriak erabiliz:

. Medikazioa aztertzea, antzeko izena edo itxura duenean, eta ondo bereizi teknika jakin batzuen bitartez, esate baterako, hizki lodia, hizki larriak, kolore ezberdinak, eta abar erabiliz.
. Arazoak sor ditzaketen sendagaiak aparteko lekuetan gordetzea.
. Etiketa arretaz irakurtzeko beharra nabarmentzea eta botika zertarako den aztertzea
. Ahozko aginduen erabilera gutxitzea
. Pazienteari jakinaren gainean jartzea, bai ahoz, bai idatziz, hartzen duen medikazioari buruz.
. Pazientea bultzatzea farmazia arloko zerbitzuetara jotzera, informazio iturri gisa erabiltzeko.

Inés Lumbreras (Zaldibarko Ospitaleko erizaintzako adjuntua), Marta Prieto (Zaldibarko Ospitaleko farmazialaria ) eta A.V

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Medicamentos de nombre o aspecto similar

DBLO arraioa! (5). Ikuskatzaile medikoaren papera osasun-bajaren kontrolean

Pazientearen autonomia arautzen duen Oinarrizko Legeak 16.5 artikuluan hauxe dio “ el personal sanitario debidamente acreditado que ejerza funciones de inspección, evaluación….tiene acceso a las historias clínicas en el cumplimiento de sus funciones de comprobación de la calidad de la asistencia…”

Neurotiforme ansioso depresibo moderatua ezaugarri kliniko hauek dituen paziente bat osasun mentaleko zentrora joan da lehen mailako arretako medikuak emandako tratamendu batekin, eta, horrez gain, berak emandako lan-bajarekin aurreko hilabetetik … (historia honen amaiera galdu nahi ez baduzu, jarraitu ikusten bideo-komikia)

J.L, L.P, J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Análisis del caso

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bideo-Komiki: DBLO arraioa! (5). Ikuskatzaile medikoaren papera osasun-bajaren kontrolean
EX CATHEDRA

Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen XII. Bilera

Joan diren azaroaren 7an eta 8an egin zen Lekeition Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen XII. Bilera, bertan BOMSeko profesional askok hartu zuten parte.

Antolakuntza batzordearen buruak Luis Pacheco (Bilboko Eskualdea) eta Edurne Basterreche (Zamudioko Ospitalea) izan ziren. Bileraren mintzagai bakarra izan zen Nahasmen Obsesibo-konpultsiboa (NOK).

Txostenei dagokienez, ondokoek hartu zuten parte BOMSen aldetik:

. Maider Prieto (Ezkerraldea Eskualdea): honek NOKen erabiltzen diren antidepresiboak berraztertzea proposatu zuen.
. Pedro Muñoz (Eskerraldea Eskualdea) NOKi eta elikaduraren inguruko nahasmenei buruz mintzatu zen. Mahai honetan Enrique Aragües ere (Bilbao Eskualdea) hizlari aritu zen eta hurrengo egunean mahai bat moderatu zuen NOKen terapiei buruz.
. Bihotz Goyenecheak (Haur eta Gazteentzako Psikiatria Unitatea. Bilboko Eskualdea) tratamendu farmakologikoa eta psikoterapeutikoa eguneratu zituen NOKen, haurrei eta gazteei dagokienez.
. Reda Rahmanik (Zaldibarreko Ospitalea) eta Talia Rincónek (Bilbao Eskualdea) elkarrekin aurkeztu zuten mahai bat, ondoko gai bakarrari buruz: “Una visión transcultural del TOC”, ekarpen bitxi batzuekin, NOKen historia soziokulturalari buruz mendeetan zehar.
Bileran ehun lagun baino gehiagok hartu zuten parte eta han Julián de Ajuriaguerra saria eman zioten Gaixotasun Mentala duten Pertsona eta Senideen Elkarteen Euskadiko Federazioari (FEDAFES).
L.P.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Egitarauaren Tríptikoa
  2. Julián Ajuriaguerra saria

Argazki bilduma

Euskadiko Osasun Mentaleko Erizain Espezialisten III. Topaketa Bilbon

1988ko ekainean bildu ziren lehenengoz Gasteizen osasun mentaleko erizain espezialistak beren esperientziak, kezkak eta proiektuak partekatzeko.

2011n, osasun mental komunitarioa ardatz zutelarik, Arabako Osasun Mentaleko Sareak Euskadiko eta Nafarroako erizainak bildu zituen berriro. Handik aurrera bi urterik behin biltzeko erabaki zuten.Urriaren 3an III. Topaketa izan da, “Jarraipen eta arreta osoaren alde” izenburupean. 170 erizain espezialista bildu dira. Buru-nahasmendu larriari buruzko programa eta esperientzia ezberdinak partekatzeko aukera izan da.

Azpimarratzekoa da Bermeoko Eguneko Ospitaleko erabiltzaileek egindako gauzak erakutsi eta saltzeko antolatutako azokatxoa.Bi urte barru antolatzeko hurrengo lekukoa Gipuzkoako osasun mentaleko erizain talde batek hartu zuen.Topaketa honen antolatzaileok topaketara joatea eskertu nahi dizuegu.

Marta Garcia eta Puy Lopez, BOMSeko gainbegiraleak

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Topaketak. Berri osoa
  2. Topaketen egitaraua

Argazki bilduma

Asociación Andaluza de Neuropsiquiatría-AENren jardunaldiak

Joan den azaroan egin dira Granadan Asociación Andaluza de Neuropsiquiatría-AEN elkartearen XIX. jardunaldiak. “Trabajando juntos” lelopean, mintzatu zen toxikomaniak eta buruko osasun arloko asistentzia taldeak bat egiteko beharraz, eta nahasmendu dualetatik eratorritako asistentzia premia berriei buruz,. Gure zerbitzuak ez bezala, integraturik baitaude, batzuk Servicio Andaluz de Salud zerbitzuaren menpe daude, eta besteak Consejería para la Igualdad y Bienestar Social kontseilaritzapean.

BOMSen aldetik Manuel Hernaiz haur psikologoak (Uribeko haur eta gazteentzako psikiatriako unitatea) hitzaldi magistral interesgarri bat eman zuen: “Adolescentes y nuevas adicciones” gaiaren inguruan. Bertan jorratu zituen haur eta gazte zerbitzuetatik aurre egin behar diren erronkak, biztanle talde horri erantzuna ematerakoan; arrisku berezian baitago sustantzien gehiegizko kontsumoari dagokionez.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Jardunaldien egitaraua
TXOKO-BOMS

Begoña Salcedoren erretiroa dela-eta

Batzuk psikiatriaren eremu honetan (gero “osasun mentala”) lur hartu genuen duela urte asko, 1984. urtean, zehatzago esanda. BAME sistema abian jarria zen urte gutxi batzuk lehenago, eta asistentzia baliabideak urriak ziren. Akutuen unitateak ospitale orokorretan ia estreinatu berri zeuden, (sasoi hartan, Bizkaian, Basurtuko Ospitalean baino ez). Dopamina eta homovalinicoa psikiatria “bio”aren erregeak ziren eta Melanie Klein famatuagoa Lacan baino. Serotoninaren garai ederra etortzeko zegoen oraindik. Orduko psikiatren belaunaldiak, artean gazte, asistentzia eredu bati aurre egiten zion, gaur egunekoarekin alderatuta oso ezberdina zena; eta gaur dugunaren oinarria ezarri zuen. Oraingo heldu berriek bere buruari begiratzen dioten ispilua zen, batzuetan pixka bat aztoraturik, joera teoriko zorrotzen ondorioz, agian ideologikotzat ere har daitezkeenak. Bego Salcedok Zamudion egiten zuen lan orduan, eta nire BAME tutorea izan zen.

Zuetako askok kudeaketa lanetan ezagutu duzue, baina garai hartan Begok Zamudioko lehenengo solairuan egiten zuen lan, “gizonezkoen” psikiatria orokorrean (gizonezkoen eta emakumezkoen solairuak zeuden, eta baita gizonezkoen eta emakumezkoen ospitale psikiatrikoak ere). Begok urtero Londresera bidaiatzen zuen, eta liburuak ekarri eta uzten zizkigun fotokopiak ateratzeko. Liburu eta fotokopia horiek oraindik gordetzen ditut eta oinarrizkoak gertatu zitzaizkidan, Zamudioko Ospitalearen mugatik baino pixka bat harago zihoan mundu batera zabaltzeko. Bego zen (eta bada, hori erretretarekin galtzen ez baita), kliniko bikaina; lasaia, gogoetatsua, behatzailea… Urrun zebilen “psi vs bio” ika-miketatik, eta horrek bazuen meritua garai hartan.

Bere lan-karrerak kudeaketaren esparrura eraman zuen; eta berak zuhurtzia ohikoa duen arren, esan ahal da, ardurarik handienetakoa izan dutenen artean dagoela Bizkaiko ospitalez kanpoko atentzio zerbitzuak modernizatzeko eta garatzeko orduan,. Han egokitu zitzaion BAMEen eta BAPEen irakaskuntzaren aholkularitza batzordeko burua izatea Bizkaian (berak nahi ez zuen arren, asmakeriak ez zituelako ez hankarik ez buztanik). Lanpostu horretatik urteroko prestakuntza jardunaldiak antolatu zituen; horrek esperientziak partekatzea ahalbidetu zien ospitale ezberdinetan prestakuntza jasotzen zuten pertsonei. Bere karreraren azken hiru urteetan arduraduna izan da BOMSen Kudeaketa Sanitarioko Unitatea abian jartzeko, ezerezetik eta egoera bereziki zail batean, dagokienez, bai antolaketari, bai, oraindik garapen bidean dauden informazio sistemei.

Bego lagun maitatua izan da sarean, asko balio duelako, daukan lan egiteko gaitasunagatik, eta beti lanari ekin dion seriotasunagatik. Orain, joan den abuztuan erretreta hartu eta gero, 80ko hamarkadako Zamudion bezala, eredu bat da guztiontzat. Niretzat bai, zalantzarik ez.

Jose J. Uriarte

Argazki bilduma

Elkarrizketa Begoña Salcedori

Begoña Salcedo jaiotzez bilbotarra da (1948). Bilbon bizi izan da gehienbat eta bertan egin du bere lanbide-karrera. Aurten askorentzat magikoa den sasoia iritsi zaio: erretiroa. Horregatik, ez dugu galdu behar aukera ereduzko lanbide-ibilbidea ezagutzeko , protagonistaren beraren eskutik.

Begoñarekin batera ibilbidea egiten dugun neurrian, konturatzen gara bizitza ekintza eta gertaeren joan-etorria dela, zorion eta zoritxarrena, baina gehien gustatzen zaigunaz gozatzeko aukerena ere bada.

Eta bakarrik geratzen zaigu eskerrak ematea zuri aukera honengatik, zu agurtzea Kavafis poeta handiaren hitzak partekatuz:” Cuando emprendas tu viaje a Itaca / pide que el camino sea largo, / lleno de aventuras, lleno de experiencias. / No temas a los lestrigones ni a los cíclopes / ni al colérico Poseidón, / seres tales jamás hallarás en tu camino, / si tu pensar es elevado, si selecta / es la emoción que toca tu espíritu y tu cuerpo”.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Begoña Salcedori
PERISKOPIOA

Patxi Alicantek "Memorial Toni Juliá" estatuko lehiaketa irabazi du

Patxik Manuenen egiten du lan duela 28 urtetik; gizarte hezitzailea da eta Red Educativa Zerbitzuak enpresari lotuta dago, Osakidetzak kontrataturik.

Deustuko Unibertsitateko irakasle honek Manuenen gauzatu diren esperientzia batzuk jasotzen ditu saritutako proiektuan. Elementu sinbolikoa gakoetako bat da zentroan garatzen den lan pedagogikoan. Irudi sinbolikoen bitartez, errealitatearen metaforak direnak, pazienteari lagunduko zaio bere nortasunaren ezkutuko elementuak azaleratzen, ordura arte atzeman ez eta barneraino eragiten dizkiotenak eta etorkizunean baliagarriak izango zaizkionak.

Consejo General de Colegios Oficiales de Educadoras y Educadores Sociales izeneko kontseiluak eman du saria, Gizarte Hezkuntzaren Munduko Egunaren omenez (2012ko urriaren 2an).

J.D.
LEHENENGO PERTSONAN

Oso opari-katalogo berezia

Buruhausteak sortzen dira garai honetan halabeharrez, ideiarik onenean pentsatuz senitartekoei eta lagunei opariak egiteko. Lmentala, oso sentibera da egoera honetan eta beharrezkoak ez diren kezkak baztertzeko asmoz, Bermeoko Ospitaleari katalogo bat prestatzea eskatu dio, eskulanekin. Salgai daude edozein konpromiso bete ahal izateko.

Ekaik pozik osatu du katalogo hau eta bertan erakusten ditu imitaziozko bitxien zati bat eta beste hainbat gauza. Guztiak eskatu ahal dira 946 029 030 telefonoaren bidez edo Eguneko Ospitalean bertan.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Opari-katalogoa

Carta de mí, para mi gran amor y amor de mis amores

Aurreko aleetan bezala, honetan ere kontakizun batekin entretenituko gara, Ermuko Ospitaleko pertsona anonimo batek gurekin partekatu nahi duena; bihotz-bihotzetiko amodiozko gutun bat da, hain zuzen ere.

Izenburuak berak adierazten du nolako emozio biziak isuri diren. Hori bai, Eneko Gutierrez Eguneko Ospitaleko terapeuta okupazionalaren laguntza behar izan du gutxieneko ordena jarri ahal izateko hark egindako eraketa literario oldartsuan eta suhartuan. Maitasun sutsu hau gaizki ez datorkigu gogora ekartzeko guztiok hura bizi izateko eta partekatzeko beharra dugula.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Maitasun gutuna

2013/14ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Equipo...........Puntos

1 BARAKA.............9
2 VITORIA..............6
3 DURANGO..........6
4 ARGIA................4
5 MONDRAGON.....3
6 MANUENE..........3
7 AVIFES...............3
8 BILBAO...............1
9 ZAMUDIO............1
10 ZALDER..............1
11 ERAGINTZA.........0
12 URIBE COSTA.....0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Resultados completos y actualizados al día
BAZEN BEHIN

Zaldibarko zoroetxea (Bizkaia)

1923an gaur eguneko Zaldibarreko Ospitalea inauguratu zen, 1931eko aldizkari mediku batek deskribatzen zuen legez: “magnífico manicomio para mujeres instalado en el que fue selecto y concurrido establecimiento balneario de Zaldívar, enclavado en uno de los más risueños parajes de la privilegiada región vasca, al abrigo de verdes montañas de pródiga exuberancia forestal e inmediato al pueblo del mismo nombre”.

Aspaldiko kontua da hori eta gorabehera asko izan ditu ia ehun urteko historian zehar, horregatik interesgarria izango da beti entretenitzea deskripzio osoarekin eta urruneko 1931. urte haren alderdi onen eta bikainen kontakizunarekin; guztiak baina ez datoz bat beste egunkari batzuek garai hartan salatzen zutenarekin. Dena den, horra hor testua gaurkoek goza dezaten, hori baita helburua, azken finean. Horrekin batera doazen irudiek eta publizitateak ideia hobea ematen digute sasoi historiko haiei buruz.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Revista
ATSEDENALDIA

El arte de volar (Antonio Altarriba y Kim. Edicions de Ponent)

2010. urtean, lan honengatik, komikiaren sari nazionala jaso zuten Antonio Altarribak (gidoilaria), EHUko filologia frantsesaren katedradunak, eta Kim irudigileak (Martinez el facharen sortzailea, “El Jueves” aldizkarikoa). Lan honetan kontatzen da Altarriba aitaren bizitza eta bere buruaz besteko heriotza; zahar egoitza batean gertatu zena 2001ean, 90 urte zituenean. Istorioak biltzen ditu bere biografia, porrotak, uko egiteak, hutsak, desengainua eta protagonistaren pixkanakako heriotza eta bere buruaren suntsidura. Altarriba semea aitarekin (Antonio ere zeritzona) parekatzen da; gizon berbera direla sentitzen du eta horrek kontaketa autobiografikoa egitea ahalbidetzen dio. Lanaren abiapuntua da buru-hilketaren deskribapen grafiko bikaina; bertan ikusten da heriotza gauzatzeko plangintza arretatsua egin dela, eta nola instituzioen ohikeriari etekina ateratzen zaion gainbegiraketa zorrotza egiten ez dutelako. Bere burua leihotik botatzeak hegaldi bat irudikatzen du, ibilbide bat bizitzan eta heriotzan zehar, Altarriba aita jaio zenetik azken etsipeneraino, heriotza askapen gisa hartzera eramango duena.

J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Comentario completo

Don Celes. "Estrés postraumático" (2006).

Luis del Olmo. El Correo. 17 marzo 2006.

Argazki bilduma

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Laura Alonso Pérez (L.A), Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Marta García García, Enrique González Arza (E.G.), Eneko Gutiérrez Gómez, Jon Lizarraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Puy López Zabarte, Ekai López Saitua, Inés Lumbreras Sarasibar, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Marta Prieto Peraíta, José J. Uriarte Uriarte, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <