Lmentala 43. zk. / nº 43 - 2016ko ekaina/junio 2016
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko VII. Jardunaldiak

Urtero bezala, 2010. urtetik, egingo ditugu Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko jardunaldiak; auren, datozen ekainaren 9an eta 10ean. Oraingo jardunaldien antolaketa eta egitura Zamudioko Ospitalek 1998tik, etengabe, urtero egiten dituen jardunaldien ondorengo dira. Saiatzen da egiten topagune bat sareko profesionalentzat, interesgarriak diren gaiak eguneratzeko. Baina zabalik daude, halaber, osasun mentaleko arreta ematen duten beste erakunde batzuetako profesionalei. Berriro ere eutsi zaie formato mixto bati, aldibereko tailerrekin, eta adituen mahi-inguruekin eta eztabaida-mahiekin.

Ez da erraza izaten, horrenbeste urteren buruan, eztabaidatzeko gai berriak eta interesgarriak proposatzea. Aurtengo programa heterogeneoa da, eta elkarren arteko loturarik gabeko gai batzuk hartzen ditu barnean: osasun mentaleko arretaren zeregina zainketa aringarrietan, duela gutxi egindako Euskadiko Zainketa Aringarrien 2016-2020 Planaren aurkezpenaren harira; edo osasun mentala integrazio asistentzialaren prozesuen testuinguruan, Integrasareak aurrera eramaten duen ekimenaren bitartez.

Edizio honetan, beste eremu batzuetako eta itzal handiko txostengile bat izango dugu: Mabel Marijuan, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerkuntzako eta Irakaskuntza Praktikako Etika zuzendaria; edo Xabier Etxeberria, Deustuko Unibertsitateko etikako katedraduna, eta Etika Aplikatuko Zentroko kidea. Jardunaldiak itxiko ditu Luis Fernando Barriosek, Alacanteko Unibertsitateko Zuzenbide Administratiboko irakasleak, hitzaldi honekin: "Gaixotasun mentala duten pertsonen eskubideak: argi-ilunak".

Espero dugu aurten ere jardunaldiei denek interesgarriak iriztea .

Jose J. Uriarte

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. BOMSeko Jardunaldiak - Egitaraua

“Three-Country Study Tour on Integrated Care”

“Three-Country Study Tour on Integrated Care” izena duen programa baten testuinguruan, Zelanda Berriko eta Britainia Handiko talde baten bisita jaso dugu. Taldeak interesa zuen ezagutzeko Osakidetzak aspaldi honetan integrazio asistentzialaren inguruan egindako esperientziak .

Bisitaldian, BOMSi gonbidatu zitzaion integrazioaren estrategia azaltzeko, bai 2010ean osatzen zuten erakundeetan, bai hurbileko beste erakunde batzuetan ere; esate baterako, Barrualdeko ESIn. Ez dago zalantzarik zainketen koordinazioaren eta integrazioaren esparruetan egindako lanaren aitortza baten adierazle dela.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Euskadira egindako bisitaren programa
  2. Informazioa Europako bisita-proiektuari buruz

Pazientearen parte-hartzea eta IEXPAC galdera-sorta

BOMSek erreminta berri baten pilotua eraman du aurrera: IEXPAC (Paziente kronikoaren esperientzia ebaluatzeko tresna), errekuperazio ereduaren estrategiaren , eta gure pazienteen parte-hartzea erraztearen testuinguruan, bereziki paziente larrienen kasuan, beti izan baitituzte zailtasun gehiago entzunak izateko .

Galdera-sorta erraz bat da (12 item), gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen esperientziak ezagutzeko (ez dira zertan izan eritasun psikiatrikoak), gizarte eta osasun arloko zerbitzuen eta euren profesionalen gainean.

Inkesta egin zaie eguneko ospitaleetako eta sareko tratamendu asertibo komunitarioko taldeetako paziente askori. Aztertu dira lortutako 312 galdera-sorta. Parte-hartze handia egon da, lantaldeetako profesional askori esker, lagundu baitute pazienteak erantzutera animatzen, eta baita jasotako informazioa aberastu duten iruzkinak biltzen ere.

Espero dugu esperientzia hau laster zabaldu ahal izatea beste asistentzia eremu batzuetara.

Jose J. Uriarte

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Emaitzak
  2. Galdetegia
  3. Galdetegia

Bejondeiezuela especialista berrioi!

Bejondeiezuela especialista berrioi!

Ihintza Angoitia Bernaola (Psikiatra)
Jose Díaz Pérez (Osasun mentaleko erizaina)
María García Fernández (Psikiatra)
Itziar Matesanz Vázquez (Osasun mentaleko erizaina)
Laura Narro Moreno (Psikologo klinikoa)
Ane Ormazabal Ruiz (osasun mentaleko erizaina)

Onena opa dizuegu zure itsasaldirako!!!

Concha Peralta

Lanean hasi dira egoiliar berriak

Joan den maiatzean lanean hasi dira osasun mentaleko psikiatriako, psikologiako eta erizaintzako egoiliarrak. Harro eta gogobeterik sentitzen gara geu aukeratu gaituztelako euren bizitza profesionalaren horren alderdi garrantzitsua aurrera eramateko: beren prestakuntza espezializatua. Horregatik, jaso agur bero bat: Germán Bola Saiz (BAEE), Nerea Herreros Marías (BAEE), Emma Pérez Arbide (BAPE) Teresa Ruiz de Azua Aspizua (BAME), Oihan Uriarte Larizgoitia (BAME), Soraya Vega Martínez (BAEE).

Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala. BOMS

Argazki bilduma

Gu, zergatik ez?

Artearen nolakotasun terapeutikoek kide ezin hobea dute Bilboko Arte Ederretako Museoko koadroetan. Buruko Nahasmendu Larria duen paziente talde batek, Gernikako Eguneko Ospitalekoa, baltsamo bat aurkitu du erakusketa egonkorraren eta gonbidatuaren artista handiren maisu-lanetan.

Duela gutxi arte museoko bisitaldiak “interesgarriak” ziren, baina askotan bisitaren erdialdean arreta galtzen hasten zen hainbat arrazoiak zirela medio: hizkera teknikoa, mintzaira monotonoa, eta abar. Aldiz, parte-hartze aktiboaren bitartez egiaztatu ahal izan ditugu pazienteek erakutsitako gogo bizia eta inplikazioa, eta horiekin batera, beste gauza asko ere bai: eurek eta kideek egindako lanarekiko begirunea, aukeratu dituzten ederlanak museoko aretoz areto bilatzeko erakutsi duten grina, eta ipinitako arreta azalpenak eta iritziak entzuteko, teldekideek erabilitako tonuak eta keinuek erakarrita.

Arteak gauzak ikustea errazten digu, eta museoa bide baliagarria da ideiak, sentipenak eta emozioak adierazteko, atari zabalean zein arreta eremutik kanpo.

Carmen Devesa , M. Edurne Ozamiz, Elena Ayneto.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Bisitaldia museora

Argazki bilduma

EX CATHEDRA

Gure irakaskuntzako unitateei buruzko tailerra: Prestakuntza prozesua hobetzeko ideiak

Maiatzaren 3an Euskadiko Erizaintzako Barne Egoiliarren II Jardunaldia egin zen Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean. Sarearen ekarpena tailer bat egitea izan zen .

Jardunaldira bertaratu ziren egoiliarrak eta tutoreak, Euskadiko erizaintzako espezialitate guztietakoak.
Helburuak hauek izan ziren: egoiliarren eta tutoreen iritziak ezagutzea prestakuntza prozesuari buruz, eta identifikatzea indarguneak, eragozpenak eta horiei eman dakizkieken irtenbideak.

Tailerrak hiru atal izan zituen:
1. Zer egiten dugu ondo? (Irakaskuntzako Unitatearen indarguneak)
2. Zer zailtasunak ditugu? (irakaskuntzako Unitatearen ahuleziak )
3. Eragozpenak gainditzeko ideiak

Osasun mentaleko egoiliarrek oniritzia eman zioten prestakuntza prozesuari. Aldeko gauzen artean nabarmendu zituzten egoiliarrei egindako abegi ona, eta tutoreen profesionaltasuna. Hobetzeko alderdi gisa aipatu zuten errotazioa egiteko aukera ematea, prestakuntza arloko eskaintza handiagoa duten zentroetan.

Izaskun Eraña
Begoña Morales

Argazki bilduma

Herritarrentzako Osasun Eskolen Sareko I. Topaketa Nazionala

Maiatzaren 6an eta 7an egin zen Donostian Herritarrentzako Osasun Eskolen Sareko I. Topaketa Nazionala, oso formatu interesgarri batekin.

Inaugurazio hitzaldian, Gironako Unibertsitateko Osasuna Sustatzeko katedradun Dolors Juvinyak gonbitea egin zuen gogoeta egiteko, era positiboan, osasuna sortzen duten eragileen inguruan. Gainerako esku-hartzeak antolatu ziren bost mahai-ingururetan. Mahai bakoitzaren moderatzaileak galderak egiten zizkien parte-hartzaileei, elkarrizketa bat pizteko, gerora osatzen zena publikoaren itaunekin. Mahai-inguruetan elkartu ziren: herritarrak, zaintzaileak, elkarteak eta osasun profesionalak, hainbat profiletakoak.

Gai asko jorratu ziren, besteak beste:
• Osasun profesionalek eta osasun zerbitzuen erabiltzaileek euren rola aldatu behar izatea.
• Herritarrak ahalduntzearen ondorioak: gauzak nola ikusten diren kontsultan, eta gaixo kronikoaren eta zaintzailearen ikuspuntuetatik.
• Osasun profesionalaren ezagutza aditua eta pazientearen esperientzia batzearen beharra, eredu berri bati heltzeko, erabakiak elkarrekin hartzeko asmoz.
• Osasun arloko alfabetizazioaren eragina osasun mailaren gorakadan, eta osasun baliabideen erabileran.
• Pazienteek duten beharra euren sare sozialaren aldetik laguntza emozionala jasotzeko.

Beheko esteketan ikusi ahal duzu ekitaldiaren harira egin nuen grafikoa. Laster egongo dira eskuragarri topaketaren bideoak.

M.L.

(Azaleko argazkia: Isabel Hurtado)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Laburpen grafikoa
  2. Ekitaldiaren egitaraua

Erlazionaturiko Loturak

  1. Red Nacional de Escuelas de Salud para la Ciudadanía
  2. Osakidetzako Osasun Eskola
TXOKO-BOMS

Ekarrizketa Carmen Bilbaori

Mari jainkosak badu protagonismo berezi bat Euskal Herriko mitologia osatzen duten kondairen artean. Mariz esaten zen Anboto mendian bizi zela, eta tarteka-marteka zerua zeharkatzen zuela, argi dirdiratsu baten antzera, Txindoki mendiko bere beste bizitokirantz. Mito eta kondaira horiek belaunaldiz belaunaldi igaro dira, eta ekarri dute, nire ustez, euskaldunen mendiarekiko lilura, gerora kirol eta gozamen bilakatu dena.

Hil honetako elkarrizketan, gure lankide Carmen Bilbaok kontatuko digu bere esperientzia inguru horretan, arriskutsua izateagatik, ezagutza areagotzea eskatzen duena, pixkanaka erronka berriei ekiteko, eta inguru berriak aurkitzeko. Horiek ere izan lezakete zerbati kondairatik.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekarrizketa Carmen Bilbaori
PERISKOPIOA

Eutanasiari buruzko iritziak

Esan ahal dugu medikuok prestakuntza jaso dugula “bizitzak salbatzeko” aginduarekin, duela 2500 urte medikuntzako lanbidea onartu zenetik, betiere heriotza beldurgarriak baldintzaturik; nahiz eta bizitzaren azken prozesu hori horren presente ez egon gaurko medikuen zereginetan, egondako aurrerapen zientifiko eta teknikoei esker, eta gure paziente asko hiltzeagatik beste mediku batzuen laguntzarekin, eta gainera, ez gaixoen etxean, baizik eta ospitaleetan edo zainketa aringarrietako unitateetan.

Horrenbestez, medikua heriotzatik aldentzen joan da, eta baita haren transzendentzia guztitik ere, lotuta agertzen dena minari, pairamenari eta azken hatsari. Gizarteak ez du begi onez ikusten gaixotzea, eta are gutxiago hiltzea. Eta medikuok dagoeneko ez dugu kontsolatzen eta laguntzen heriotzan, ia ez ditugulako artatzen hil-hurren daudenak; psikiatrak are gutxiago, nahiz eta beti presente ditugun Eros eta Thanatos. Beste mediku batzuen esku utzi dugu hori, batzuetan pazientearekin zer ikusirik ez duten medikuen esku, hain zuzen ere.

Horregatik gertatzen da interesgarri hurbiltzea gaur eguneko Eutanasiaren kontzeptura, eta ez jatorrizko greziarrera (zainketa aringarrien eta heriotza duinaren kontrakoa); Jacinto Batiz doktoreak planteatzen duen kontzeptura, hain zuzen ere, zeren eta gehiegizko “errukiak eraman ahal gaitu, "aldapa irristakor” batetik, eutanasia orokor bat proposatzera, baita gure buruko gaixoentzat, gogora ekarriko zuena Hirugarren Reich-ek eutanasiaz zuen ideia.

Gogora ekarri behar da gure espezialitatearen kode etikoa, Madrilen 1996an egindako Munduko X. Biltzarrean onartutakoa, zeinetan ohartarazten zen Eutanasiaren arriskuen aurka eta, hura aplikatzerakoan, izango genituen mugen inguruan.

Jerónimo M. García San Cornelio doktorea.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Jacinto Batiz D.: "Eutanasia para todo"
LEHENENGO PERTSONAN

2015/16ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen orokorra- 11. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 AD GORANTZA 31
2 DURANGO 26
3 GASTEIZ 24
4 BARAKA 20
5 LEHENAK 19
7 MANUENE 13
8 ERAGINTZA 12
9 ERMUA 9
10 ZAMUDIO 9
11 BILBAO 7
12 ARGIA 5
13 SJD MONDRAGON 3

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza gutziak eguneratuta

Soniaren “Escritos” (idazkiak)

Sonia, olioari zaletasuna dion artista, ezagutzen genuen aurrez, gurekin partekatu zuelako, Lmentalaren aurreko ale batean, berak egindako margolanen lagin bat.

Gaur, berak duen beste zaletasun bat partekatu nahi du; oraingo honetan bere bizitzaren zirkunstantzien gainean duen ikusmolde poetikoa; horien artean, duen gaixotasuna, eta harentzat berezia izan zen maskota batekin eduki zuen harreman txeratsua.

Jarraian, Soniak aukeraturiko testu batzuk, sarrera batekin batera, testuingurua ezagutzera eman eta azalpen batzuk emateko. Basaurin hamabost egunez behin egiten den taldeko kide batek, Jabik, lagundu dio testuak makinan idazten denon gozamenerako.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Escritos (Idazkiak)

Erlazionaturiko Loturak

  1. “Beltxargak eta loreak. Soniaren erakusketa birtual labur bat”
BAZEN BEHIN

Psikiatriaren klasikoak (XVIII): Jean Delay eta psikofarmakologia modernoaren sorrera

Psikiatria erabat aldatu zen 1952az geroztik, clorpromazinaren propietate antipsikotikoen aurkikuntzari esker, zeren ahalbidetu zuen nuroleptikoak (antipsikotikoak) gehitzea botika-armategi terapeutikoari. Jena Delay eragile nagusia izan zen Psicofarmakologia modernoa "gizartearen aurrean" aurkeztu zenean lehen aldiz. Halaber, Psikiatriaren Munduko Elkartearen lehen presidentea izan zen, beste gauza askoren artean.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 18. fitxa: Jean Delay

Otohematoma. Ilusio diagnostiko bat psikiatrian

Lmentalako aurreko alean, atal berean, gure lankide Reda Rahmanik eta Luis Pachecok azaltzen ziguten nola egin zuen Clérambaultek bere doktoretza-tesia “otohematoma”ren inguruan. Gaur egun nahiko gaixotasun arraroa eta ezezaguna da arlo psikiatrikoan; baina, garai hartan gaixotasun mentalari lotutako endekapenezko ohiko zantzu fisikotzat (estigma fisikotzat) jotzen zen.

Gaur, lesio berezi haren sorrera behin ezaguturik, beharrezkoa zaigu gogoratzea edozein egia beti erlatiboa dela eta, gure ezagutza zientifiko apalean ez dela ezer absolututzat hartu behar.

Baina zertaz ari garen hobeto jakiteko, hobe da irakurtzea erantsitako dokumentua; eta seguru asko, harrituko gara.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Berri osoa
ATSEDENALDIA

María cumple 20 años (Mariak 20 urte betetzen ditu). María Gallardo eta Miguel Gallardo. Bilbao: Astiberri, 2015

2007an, Miguel Gallardok (Makoki). komikiaren historiko batek, argitaratu zuen, bere alaba Mariarekin batera, Kanaria Handiko resort batean igarotako oporraldi baten kronika. Komikiaren hizkerara eraman zuen autismoaren eta autismoak jotako pertsona batekin izandako elkarbizitzaren esperientzia. Liburuak egundoko arrakasta izan eta gero, ekarri zuen dokumental bat egitea, zeinetan islatzen zen Mariaren eta Mariarekin izandako bizitza.

Urteak joan, urteak etorri, Mariak 20 urte bete ditu…

J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Liburuaren iruzkin osoa

Argazki bilduma

Oporrak kartetan eta kartara!!

Gure aldizkariak urtarrileko alean argitaratutako egutegiak egundoko arrakasta izan eta gero, eta behin Etxea doktoreak agindutako zigor penalak bete ondoren (hozkailu-pentsalekutik jadanik etorrita); jo eta ke ari gara berriro ere, eta “pitxigüili” paregabe bat dakargu, haur eta nagusiek gozatzeko modukoa, landa eremura eta hondartzara egindako txangoetan gertu dagoen oporraldian.

Bagoaz harira: gaur eskaintzen dugu poker karta-sorta ikusgarri bat!! Diseinu grafikoa Salva Slips artista handiarena da; eta berdin-berdin balio du bakar-jokoan ibilitzeko (ez hasi gero, eh…), edo karta partida batean aritzeko, alkandora ere jokatzeraino, Mississippiko jokalari amorratuen estilo petoan… hondartza aurreko apartamentuan, gaueko freskoan.

Bide batez, barkamena eskatu beharko dugu egindako komodinengatik –ezin falta Sabin Etxeajaunaren ohiko antxoa- berreskuratu ditugunak strip pokerreko jatorriko karta-sorta batetik (hura baitzen lehengo proposamena), eta osaba Oskarrek – guztizko jakinduria batekin- bideratzen jakin dituenak, dotore-dotore, zuzentasun politikorantz, ahozko jario eder batekin eta argudio trebeak erabiliz… (Horrela, ez da beharrezkoa izan sikarioek, ogasuneko ikuskatzaileek ezta “dueluko aitabitxiek” ere bortxakeria erabiltzea….”ez feintzat fehiegizkoa”).

Guztiarekin ere, komodinak oharkabean sartu ditugu, gure lider guztiz maitea une batez beste alde batera begira zegoen bitartean, beste auzi garrantzitsuago batzuen hausnarketan.
(Argituko dugu, halaber, Varufuckerrek eskuan daramana suhiltzaile baten kaskoa dela; zeren eta ez dugu urruntze-aginte gehiagorik nahi…).

Tira ba! oporrez gozatzera, eta gora Lmentala, karajo!

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Karta-sorta

Sorreragiten

Erronka berria mendizaleei dago zuzenduta, asko zarete eta. Seguru di-da batean asmatzen duzuela....
Zuen erantzunen zain nago!

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, Elena Ayneto Pardina, Carmen Bilbao Amezaga, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Carmen Devesa Pardo, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Izaskun Eraña Aranaga, Leire Erkoreka Anda (L.E.), Jerónimo M. García San Cornelio, Enrique González Arza (E.G.), Javi, Jon Lizarraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Begoña Morales Domaica, Edurne Ozamiz Orbe, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Sergio, Sonia, Reda Rahmani, Unidad Docente Multiprofesional RSMB, Jose J. Uriarte Uriarte.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <