Lmentala 59. zk. / nº 59 - 2017ko abendua / diciembre 2017
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

“Elkarrekin ikasten” eta aintzatespenak. Eskerrik asko parte hartzeagatik

Zuzendaritzak eskerrak eman nahi dizkizue “Elkarrekin Ikasten”-en IV. Jardunaldira etorri, eta bertan parte hartzeagatik. Espero dugu izandako esperientzia baliagarria izatea zuen egunerokoan erabiltzeko, eta baita erakundean egiten ditugun proiektuak aurrera eramateko ere; batez ere espero dugu jardunaldiak aukera eman izana guztiok pixka bat hobeto elkar ezagutzeko. Datorren urtean ere zuen zain egongo gara!

Aurtengo topaketan, behin bukatuta aurreikusitako bi mahai-inguruak, urtero legez, BOMSeko aintzatespen ekitaldia egin zen. Bertan zuzendari gerenteak diplomak eman zizkien 2017ko omenduei. Dakizuenez, aintzatespen proposamenak arduradunek eta nagusiek egiten dituzte, aintzat hartuta gure planean ezarritako oinarriak. Aurten aintzatetsi dira jardunaldi guztiak antolatu dituen idazkaritza-taldea (Isabel Aquesolo Ugalde eta Mirenlur Erkoreka Gervasio); eta Barakaldoko OMZko Leire Erkoreka Gonzalez psikiatra, txosten bat euskaraz aurkeztegatik.

Bejondeizuela guztioi!!!!!!!!!!

Erlazionaturiko Artxiboak

Argazki bilduma

Hasi gara eraikitzen 2018-2021 Plan Estrategikoa

92 lagunek erantzun diote BOMSeko Plan Estrategikoa eraikitzen hasteko egin dugun lehen deialdiari. Aurretiaz, guztiek erantzun behar izan zioten posta elektronikoz bidalitako galde-sorta bati. Sareko langileekin batera, bertan egon ziren gurekin elkarlanean aritu ohi diren zenbait erakundetako pertsona batzuk ere.

Azaroan BOMSeko 23 laguneko beste lantalde batek 3 tailerrean egin du lan, eta zirriborro bat prestatu du erabakitzeko zeintzuk diren gure misioa, ikusmoldea eta baloreak. Horrez gain, gogoeta egin dute ikusteko zelako helburuak izan behar dituen BOMSek datozen 4 urteei begira.

Gainera, 17 profesionalez osatutako beste lantalde batek eztabaidatu zuen zein izan daitekeen modua BOMSeko pertsonak hurbiltzeko Informazioaren eta Ezagutzaren Teknologietara (IKT).

Beheko loturaren bitartez ikusi ahal dira lehenengo tailerraren bideo-laburpena eta beste tailerren argazkiak.
Hurrengo deia datorren urtarrilean izango da Berriro bidaliko dizuegu galde-sorta bat posta elektronikoz, eta elkartuko gara programaturik ditugun tailerretan.

Eskerrik asko jadanik parte hartu duzuenoi; eta, mesedez, guztiok animatu erantzutera hurrengo deiari.

M. L.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Lehenengo taileraren bideoa

Argazki bilduma

Euskara planaren erdia eginda dago, eta Lmentala gogotsu ari da laguntzen

Osakidetzak plan bat prestatu zuen euskararen erabilera bultzatzeko, eta duela 4 urte abian jarri zuen zerbitzu erakunde guztietan. Planaren erdialdera behin iritsita, BOMSen ebaluazio bat egin digu kanpoko enpresa batek zelan goazen ikusteko.

Elhuyar enpresak eduki du horren ardura. Eta ziurtatu digu planaren erdialdeko helburuak lortu ditugula: sareko errotulazioa euskaraz eta gaztelaniaz dago, euskara ikastaroak antolatzen dira, eta euskaraz jakitea eskatzen ari da gero eta lanpostu gehiagotan.

Eta hori guztia gutxi balitz bezala, gure aldizkaria Lmentalak lan polito egin du helburuak lortzen laguntzeko, fin-fin ari delako gure hizkuntza biak erabiltzen.

Mila esker guztioi, pazientei arreta euskaraz eta gaztelaniaz emanez zerbitzua hobetzen ari zaretelako.

BOMSeko Pertsonaleko Zuzendaritza eta Euskara Zerbitzua

Argazki bilduma

Urdulizen Osasuna Sustatzeko Sareak “Txiri-Txiria” aprobetxatu duherritarrei jakinarazteko zein den egiten dugun lana

“Txiri-txiria” ibilbide osasungarri bat da, duela urte batzuk Urdulizeko auzokide batzuk, udalarekin batera, abian jarritakoa ; eta guk, aurten, ibilbidean zehar panel batzuk ipini ditugu, herritarrei informazioa emateko, axola zaien osasun gaiei buruz. Izan ere, auzokideek eurek aukeratu dituzte gaiak, eta guk aprobetxatu dugu kontzientziazio lana egiteko.

Erantsitako dokumentuan informazio zabalagoa dago egin dugun jardueraz.

Izaskun Eraña

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. “Txiri-txiri” saludable en Urduliz

Argazki bilduma

Kudeatu zure nortasun birtuala (Norbide)

Dakizuenez, Osakidetzako langileok, korporazioko aplikazio informatikoetan sartzerakoan (Osabide Global, Osanaia, SAP,…eta abar.), idatzi behar ditugu gure erabiltzaile izena (NAN zenbakia) eta pasahitza. Erakundeko Segurtasun Dokumentuak dioenez, pasahitza aldatu behar da 120 egunik behin.

Aplikazioaren bertsio berri bat egin da, erabiltzailea eta pasahitza kudeatzeko. Bertsio berriaren ezaugarriak hauek dira:

- Errazago egingo zaigu profesionaloi erabiltzaile izena eta pasahitza kudeatzea.
- Norbidera sartu ahal izango gara korporazioko intranetetik, eta edozein ordenagailutatik, baldin eta konexioa badu Internetekin.
- Sartu ahal izango gara gailu mugikorretatik (Smartphone, Tablet).

Aplikazioko sarbidea web orri honetan dago: norbide.osakidetza.eus
Informazio gehiago behar izanez gero, erabiltzailea eta pasahitza kudeatzeko, kontsultatu dezakezue korporazioko intranetean.

E.G.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Informazio gehiago
  2. Norbide aplikaziora sartzea
EX CATHEDRA

Parte hartu nahi duzu Leire Erkoreka psikiatraren bideokonferentzian?

Euskararen Nazioarteko egunaren harira, eta gure modura ospatzeko, Leire Erkoreka Gonzalezek, Barakaldoko OMZko psikiatrak, bideokonferentzia bat emango du Osakidetzako Osasun Mentaleko Sarean abenduaren 18an, eguerdiko 13:30ean. Parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu elektroniko batean zure datuak (izen-abizenak eta lantokia) eta bidali beheko helbidera.

Hau da hitzaldiaren izenburua: “Minik handiena burutik etorri dena”. Bertan azalduko du zelako garrantzia duen pazienteak terapeutarekin ama hizkuntzan hitz egin ahal izateak.

Jon Maia bertsolariak esan zuen bezala:
“Amaren sabeletik erditzen gara,
ama hizkuntzaren sabeletik”

Euskara Zerbitzua

Erlazionaturiko Loturak

  1. BOMSeko Euskara Zerbitzua

“Elkarrekin ikasten” jardunaldiaren 1. mahaia

Mahai honetan Yolanda Roquek, Pertsonaleko Zuzendaritzako administrariak, egin zuen moderatzaile lana. Primeran aurkeztu zituen mahai kideak euskaraz, denok ulertzeko moduan. Mahiaren txosten guztiak gai berberaren inguruan izan ziren, IKT eta erreminta kolaboratiboek nola laguntzen diguten eta lagundu gaitzaketen, bai gure eguneroko lanean, eta bai gure pazienteei eta profesionalei eskaintzen diegun zerbitzuan.

Horrela, Ainhoa Bilbaok, Prestakuntza Unitateko Antolakuntza teknikariak, euskaraz aurkeztu zuen Jakinsarea plataforma korporatibo berria. Osakidetzan Prestakuntza kudeatzeko plataforma izateaz gain, profesional guztiontzat topagune izateko helburua duena.

Gero, Jon Baraiazarrak, Bermeoko Ospitaleko gainbegiraleak, bere ospitalean aurrera eramaten ari diren esperientzia pilotari buruz hitz egin zigun. Paziententzat agenda digitalak sortzen ari dira eta Ospitaleko profesional guztien artean partekatzen dituzte. Hori dena Outlook erreminta informatikoari eskerrak, Osakidetzako profesional askok egunero darabilguna eta agian aukera interesgarri hauek dituela ez genekiela.

Hurrengoa, Mavi Espinosa izan zen, Otxarkoaga OMZko administrari laguntzailea. Berak parte hartzen duen BOMSeko lan talde batek 5S Japoniar metodologia erabili du, zehazki 5 S digitalak, komunitarioko zentroetako ordenagailuen karpeta partekatuak ordenatzeko. Gure zentroetako karpeta partekatu hauek sarean gordetzen ditugu, “P” zerbitzari informatikoan. Profesionalek informazioa sarean gordetzearen garrantzia azpimarratu zuen, datu digitalak ondo gordeak eta seguruak egon daitezen.


Eta azkenik mahia Beatriz Corcosteguik itxi zuen, Bermeoko Ospitaleko farmazialariak. ThinkTIC lantaldearen proiektuak azaldu zizkigun, atentzio bi alderditan jarriaz batez ere, prestakuntza eta komunikazioan. Prestakuntzan, bideoak proposatzen dituzte profesionalei lan postuan bertan lana nola egin erakusteko. Eta Komunikazioan, plataforma berri bat diseinatzea proposatzen dute, leku bakar batean aplikazio guztiak batzeko era ordenatu batean, eta gure lehentasunetara egokituta.


Eskerrik asko denoi zuen aurkezpen zoragarriengatik eta erakutsitako gogo handiagatik.

A.B.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. “Jakinsarea: topagunea”. Ainhoa Bilbao.
  2. "Pazientearen agenda digitala. Sareko teknologia pazientearen zerbitzura dago". Jon Baraiazarra.
  3. "Zer esan nahi dugu Pz hitz egiten dugunean? Mavi Espinosa
  4. "ThinkTIC lantaldea: etorkizuna hementxe dago". Beatriz Corcostegui.

Argazki bilduma

“Elkarrekin ikasten” jardunaldiaren 2. mahaia

Maite Traperok, Barrualdeko HN OMZko buruak aurkeztu zuen lehenengo txostena. Kontatu zuen “bottom up” gisara sortutako esperientzia bat, zuzenduta zegoena ezaugarri autistak dituzten nerabeen giza harremanak hobetzera.

Ondoren hiru gizarte langilek, inguru ezberdinetakoek, (Sandra Sánchez- Lehenak; Gorka Rodríguez Ospitaleratzearen ordezko aukerak; Mª Jose Martínez- OMZ), partekatu zituzten haiek izandako esperientzia asistentzialak, baina oraingo honetan bazter utzita haiek lan egin ohi duten baliabideen kudeaketaren gaia.


Azkenik, Marta Torreblancak, Zamudioko beheko solairuko Egonaldi Ertaineko Unitate-buruak, aurkezpena egin zuen terapia elektrokonbultsiboaren mito eta errealitateen inguruan. Horretarako, baliatu zuen elektroterapiaren gaia jorratu duten pelikula sorta interesgarri bat.

Mahaia interesgarria eta entretenitua izan zen; eta bertan moderatzaile lana egin zuen Oscar Martínez Barrualdeko Eskualdeko buru hau jasotzen ari da jadanik parte hartzaileei egindako proposamenen fruituak.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Grupo piloto PEERS para mejorar las habilidades sociales en adolescentes con trastorno del espectro autista. Maite Ramírez
  2. Primeros episodios psicóticos. Sandra Sánchez
  3. Adaptación a las nuevas tecnologías y fortalecimiento de habilidades sociales. Gorka Rodríguez
  4. Alianzas sociosanitarias. Mari Jose Martínez
  5. La terapia electroconvulsiva, mitos y realidades. Marta Torreblanca

Argazki bilduma

BOMSeko profesionek sortutako beste blog bat

Diziplina askotako profesional talde batek sortu du urriaren amaieran “Psicofármacos, embarazo y lactancia” (psikofarmakoak, haurdunaldia eta edoskitzea) izeneko bloga, Bertan aritzen den psikiatra, farmazialari, eta jurista taldean BOMSeko profesionalek egiten dute ekarpenik handiena.

Azken helburua hau da: informazioa ematea interesa duten profesionalei, hardun dauden pazienteek hartu behar duten tratamenduen gainean.

L. P.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Acceso al blog “Psicofármacos, embarazo y lactancia”

Osasun Mentaleko Jardunaldiak: Klinika, Kudeaketa Klinikoa eta Integrazio Asistentziala

BOMSek parte hartu du irailaren 29an egindako III. jardunaldi hauetan. Bertan jorratu dira Osasun Mentaleko hiru alor: Klinika, Kudeaketa Klinikoa eta integrazio asistentziala. Jardunaldiaren antolatzaileak izan dira Tratamendu Asertibo Komunitarioko Asturiaseko / Galiziako Elkartea, eta Errehabilitazio Sozialeko Asturiaseko Elkartea.

Carlos Pereirak eta Jose Uriartek aurkeztu zuten BOMSeko esperientzia. Euskadikoez gain, jardunaldietan beste erkidego batzuetako profesionalek ere hartu zuten parte: Madril, Andaluzia, Galizia, Asturias eta Kanariar Uharteak.

J.J. Uriarte

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Programa de la jornada

Erlazionaturiko Loturak

  1. Entrevista a Jose J. Uriarte en “La Nueva España

OHARRA!

Eguna eta lekua erabakita daude Eboluzioko eta Neurozientzietako II. Jardunaldiak egiteko. Ikusita BOMSek eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako I. Jardunaldien arrakasta, lanean ari gara II.ak antolatzeko.

Oraingoz badakigu 2018ko maiatzaren 24an eta 25ean egingo direla Deustuko Unibertsitateko auditoriumean.

Informazio gehiago emango dizuegu!

J.J. Uriarte

Manuenek ongi etorria ematen dio Gabonari zuhaitz eguna ospatuz

Duela 30 urtetik, haizeak zuhaitzei azken hosto horixkak kentzen dizkion hilean, antzinako komunitate terapeutikoak, gaur egun ospitale bihurtutakoak, ohiko erritualari ekiten dio Gabonei ongi etorria emateko.
Gure kulturan, neguko solstizioa jaiekien batera dator, eta sasoi honetan badirudi naturak atsedena eskatzen duela.

Une horretan Manuenen Gabonetako zuhaitz erraldoi bat jartzen dute guztien artean, ahalegin handiz, baina ilusioz beterik; harengan bilatzen dituzte laguntza eta babesa, hari begira jartzen dira datorren urteko nahiak eskatzeko orduan, eta itxaropentsu marrazten dituzte bizitzako helburu berriak.

Manueneko basoari eusteko asmoz, beste zuhaitz bat landatuko da 2018an. Haren berri emango dizuegu aurrerago.

Manueneko Eguneko Ospitalea. Larrabetzu.

Argazki bilduma

PERISKOPIOA

BOMSeko profesional batzuek egindako artikulu bat izan da historiako irakurriena “Psiquiatria Biologica” (Elsevier) aldizkarian

Gure lankide Marta Prietok eta Anuntze Aranak, (gaur egun farmazialariak Zaldibarko eta Zamudioko ospitaleetan, hurrenez hurren), artikulu bat idatzi zuten 2001. urtean “Psiquiatria Biológica” aldizkarian, izenburu honen pean: “Quetiapina, un nuevo antipsicótico atípico para el tratamiento de la esquizofrenia”. Ordudanik irakurle asko izan dituzte. Gaur egun aldizkariko artikulurik irakurrienetako bat izaten ari da. Izan ere, 170.000 bisita izan ditu orain arte.

Bejondeiela egileei !

Conchi Moreno.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Prieto, M., Arana, A., Navarro, F. Quetiapina, un nuevo antipsicótico atípico para el tratamiento de la esquizofrenia. Psiquiatr Biol 2001; 8: 113-21
LEHENENGO PERTSONAN

Marco Antonioren pasadizoak (V. bis)

Jafarrek Laura dauka, eta Marco Antoniok ez dauka Laura, ez daki zer egin, baina azkenik erabaki du salbatuko duela. Hori bai, Raulen lagun batekin: Elizabeth. Bere laguntzarekin dena irtengo da ondo. ESPERO DUGU.

Salvador del Arco

Oharra: inoren errua ez diren arrazoiengatik, aurreko alean ez ziren erantsi biñeta batzuk, eta horregatik ez zegoen ulertzerik istorioaren argudioa. Oraingoan bai, istorio osoa sartu dugu (oraingoz….)

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Marco Antonioren pasadizoak (V. bis)

Argazki bilduma

BAZEN BEHIN

Bost urte bete ditu Consorcio Uribe-Costak

Mundua mundu izan aurretik, behintzat gaur dugun ikusmoldetik begiratuta, osasun mentaleko arreta bide askotatik garatu zen. Hemengo gazteei esango diegu psikiatria, hein handi batean, diputazioen esku zegoela (ospitale psikiatrikoen ardurapean zegoen, batez ere), eta ez gizarte segurantzaren menpe, gainerako espezialitateekin gertatu den moduan.

Gerora sortu ziren hainbat kontsultategi eta modulu, eta beroietan denetariko gela eta aretoak eraiki ziren, Lmentalaren aurreko aleren batean kontatu dugun bezala.

Oraingo honetan, hona ekarri Getxoko udal aldizkarian argitaratu zen artikulu bat, “Consorcio Area Experimental Salud Mental Uribe Costa”ren bosgarren urteurrenaren harira, gogoratzeko asmoz jadanik 35 urte pasatxo bete dituela.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Cinco años del Consorcio Uribe Costa.

Argazki bilduma

Psikiatriako klasikoak (XXXIV): Juan Rof Carballo

Hil honetako protagonista, Juan Rof Carballo doktorea, Lugon jaio zen 1905ean. Nabarmendu zen Espainiako Medikuntza Psikosomatikoaren arloan; baina bere interes esparrua oso zabala izan zen: medikuntza organizista ez ezik garaiko teorizazio filosofikorik eta antropologikorik zailenak ere; eta horiei esker heldu zen izatera Espainiako kulturako pertsonaia bikainetako bat XX. mendearen erdialdean. Gainera, Espainiako Hizkuntza eta Medikuntza errege akademietako kide izan zen.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Psikiatriako klasikoak (XXXIV): Juan Rof Carballo
ATSEDENALDIA

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Salvador del Arco Heras, Garbiñe Apraiz Urigüen, Ana Isabel Arribalzaga Ordoqui, Carmen Bilbao Amezaga, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Mikel Bommarito, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Izaskun Eraña Aranaga, Leire Erkoreka Anda, Marta García Garcia, Eva Garnica de Cos, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Mónica López Ortiz (M.L.), Aratxu Lozano Otero, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Concepción Moreno Calvete, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Gaizka Portillo Benito, Reda Rahmani, Rubén, Jose J. Uriarte Uriarte.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <